Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna

Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna Europako Kontseiluak 2015ean sortutako eguna da, azaroaren 18an ospatzen dena.

Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna
Motanazioarteko egun
Indarraldi2015 - 
EgunAzaroaren 18

Webgunecoe.int…

Historia

Haurren kontrako sexu-abusu eta sexu-esplotazioa etxeam, zein eskola eremuan eman daitezke, eskolaz kanpoko ekintzetan, kalean, mugikorrean edota internet bitartez. Kasu gehienetan (%70 eta %85 bitartan) haurraren ezaguna den pertsona bat da erantzule, bere konfiantzazko ingurukoa dena, eta bizi osorako eragin fisiko eta psikologikoak izan ditzake. Kasuen %90a ez da salatzen[1]. Egoerari aurre egiteko, Europako Kontseiluak Haurrak sexu-esplotazio eta indarkeria sexualatik babesteko Europako Kontseiluaren Hitzarmena adostu zuen 2007an[2], baita bostetik bat kanpaina zabaldu ere.[3]

2015ean, Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna ospatzea erabaki zuen Europako Kontseiluak, hiru helbururekin:[1]

  • Jendartean gaia zabaltzea eta prebentzioa lantzea.
  • Eztabaida zabal bat sortzea eta bikminengaineko estigma ezabatzea.
  • Lanzaroteko Hitzarmenaren sinadura sustatzea eta berau martxan jartzea.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak