Hebentik

Hebentik (euskara batuan "Hemendik") 2004an sortutako Zuberoako kultura elkartea da. Tradizioa abiapuntutzat jota sorkuntza eta esperimentazio artistikoak bultzatu nahi ditu herrialdean, kultura eragilen arteko elkarlanaz.

Elkartearen egoitza tram aterbean, Mauleko Matalaz karrikan.

Egoitza "POM" Pau-Oloron-Mauléon tramaren aterbean du, Lextarreko Matalaz karrikan. Egoitza txiki honetan Xiberoko Bertso Alkarteak ere hartzen du ostatu.

Kideak

Herrialdeko esparru kultural desberdinak jorratzen dituzten elkarte batzuek sortu zuten:

  • Abotia
  • La marmite à Musique
  • Süak
  • Uztaro
  • Bil Xokoa

Ekimenak

Arte espresio anitz bultzatzen ditu, agerkariak antolatuz. Adibideak:

  • Oiherkoren trajeria, 2006an Ahüzkin taularatua.
  • Etxebarre 007, 2007an Etxebarren plazaratutako ikuskizuna.
  • Har eman, 2009an prestatutako antzerki-dantza-musika agerkaria.
  • Hebentik Harat, 2009an kolektiboko artistek antolatutako bira. Zuberoa eta Nafarroako sei herri bisitatu zituen.
  • Ekialde, 2011n Santa Grazin plazaratutakoa. Lau ibarretako (Echo, Aspe, Erronkari, Zuberoa) dantzari, kantari eta musikarien parte hartzearekin.
  • Xora filmaren grabaketa, 2011n.
  • Ziberoa zinez, udako zinema emanaldiak zenbait herritan.

Kanpo estekak