Helen Hayes

Helen Hayes MacArthur (Washington Hiria, 1900eko urriaren 10a - Nyack, New York, 1993ko martxoaren 17a), Helen Hayes Browne sortua, estatubatuar aktorea izan zen. Zineman eta antzerkian, maila goreneko sariak eta ikuslegoaren onarpena jaso zituen urte askotan zehar. Antzerkiko Lehen Dama ezizena ezarri zioten, alor horretan egin zuen lan oparoarengatik.[1]

Helen Hayes

Bizitza
JaiotzaWashington1900eko urriaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNyack (New York)1993ko martxoaren 17a (92 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Charles MacArthur  (1928 -  1956)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, autobiografialaria, antzerki aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

helenhayes.org
IMDB: nm0371040 Allocine: 11499 Rottentomatoes: celebrity/1006760-helen_hayes Allmovie: p31226 TCM: 83330 TV.com: people/helen-hayes IBDB: 22218
Musicbrainz: d94ed13d-4f6e-44a6-8f03-cf7776bd58e7 Discogs: 2616028 Find a Grave: 1798 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Helen Hayes Washington Hirian jaio zen 1900eko urriaren 10ean. Bost urte besterik ez zituela egin zuen debuta antzezle gisa, eta ospe handia lortu zuen Washingtongo errepertorio-konpainia batean. New Yorken, 1908an egin zuen estreinaldia, The Old Dutch musikalean. Zenbait obratan parte hartu zuen Broadwayn, eta bere lanik goraipatuena 1935ean egin zuen, Victoria Queen antzezlanean.[1]

1931n jokatu zuen bere lehenbiziko rol nagusia zineman, The Sin of Madelon Claudet filmean, eta Emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi bertan egindako lanarengatik. 1940ko hamarkadan, ordea, zinema alde batera utzi zuen, eta bere senar Charles MacArthur produktorearekin Nyack herrian kokatu zen. 1956an senarra hil zitzaion, eta geroago alaba bakarra.[1]

1969an, George Seatonen Airport-ekin, bigarren Oscar saria eskuratu zuen, bigarren mailako aktore onenarena. Telebistan ere aritu zen, eta arrakasta lortu zuen 1980ko hamarkadan Agatha Christie idazleak sortutako Miss Marple jokatzean.[1]

Filmografia

UrteaFilmaRola
1910Jean and the Calico Doll
1917The Weavers of LifePeggy
1928The Dancing TownOlive Pepperall
1931The Sin of Madelon ClaudetMadelon Claudet
ArrowsmithLeora Arrowsmith
1932A Farewell to ArmsCatherine Barkley
The Son-DaughterLian Wha 'Star Blossom'
1933The White SisterAngela Chiaromonte
Another LanguageStella 'Stell' Hallam
Night FlightMadame Fabian
1934Crime Without PassionEstra
This Side of HeavenPaper laburra, kredituetan agertu gabe
What Every Woman KnowsMaggie Wylie
1935Vanessa: Her Love StoryVanessa Paris
1938Hollywood Goes to TownBere burua, kredituetan agertu gabe
1943Stage Door CanteenBere burua
1952My Son JohnLucille Jefferson
1953Main Street to BroadwayBere burua
1956AnastasiaMaria Feodorovna
1959Third Man on the MountainTurista, kredituetan agertu gabe
1961The Challenge of IdeasNarratzailea
1970AirportAda Quonsett
1974Herbie Rides AgainMrs. Steinmetz
1975One of Our Dinosaurs Is MissingHettie
1977CandleshoeLady Gwendolyn St. Edmund
1987Divine Mercy: No EscapeNarratzailea

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.