Helena Taberna

nafar film zuzendaria eta gidoilaria

Helena Taberna Aierra (Altsasu, Nafarroa Garaia, 19??) zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizle nafarra da.[1] 2006an, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Zinemari dagokionez, 87 cartas de amor (1992) eta Nerabe (1995) film laburrak, Alsasua 1936 (1994) eta Herrikolore (1996) bideoklipa zuzendu zituen. 2000. urtean Yoyes, lehen film luzea, estreinatu aurretik. ETAko buruzagi izan ondoren ETAk berak hil zuen Dolores Gonzalez Katarain Yoyesen bizitzaren inguruko film horretan zuzendari, gidoigile eta ekoizle izan zen.[2]

Helena Taberna

Bizitza
JaiotzaAltsasu, ?
Herrialdea Nafarroa Garaia
Familia
AitaLuis Taberna Tompes
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm0845957 Allocine: 51551 Allmovie: p626999 Edit the value on Wikidata

Osaba Marino Aierra idazlea zuen eta bere liburuan oinarrituta egin zuen Alsasua 1936 filma, non Iñaki Aierra nebak lan egin zuen. Gerra Zibilaren gaia berriro La buena nueva (2009) filmean jorratu zuen.

Nagore dokumentalean, ostera, erizaintzako ikasle gazte baten heriotza bortitza kontatu zuen, 2008ko San Ferminetako psikiatriako egoiliar baten eskutik.

Lan ibilbidea

Irakasle ikasketak egin zituen. Irakaskuntzan hainbat urte eman ondoren, ikus-entzunezkoekin 1986an hasi zen lanean, Nafarroako Gobernuak Teknologia Berrien Koordinatzaile izendatu zuenean. Hainbat urte bideo didaktikoak sormenezko bideoekin, film laburrekin eta dokumentalekin tartekatu ondoren, 1994. urtean administrazioko lana utzi eta zinemagintzan murgildu zen erabat. 2002an bere produkzio-etxea sortu zuen, Lamia Producciones.

2006an, beste zinema-zuzendari batzuekin batera, Helena Tabernak PICO sortu zuen, 300 bazkide dituen eta helburu garrantzitsuak lortu dituen Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartea. Zinemagilea CIMA elkarteko zuzendaritza batzordeko kide da.[3]

Lanak

Yoyes izeneko lehen film luzeak Yoyesen bizitza kontatzen du, ETAn erantzukizuneko karguak bete zituen lehen emakumearena. 2000ko martxoan estreinatu zen, eta karteldegian diru-bilketa handia lortu zuen. Columbia Pictures arduratu zen Espainian nazioarteko salmenten 100 kopia eta intrafilmekin banatzeaz. 2000. urteko Espainiako filmik sarituena izan zen, El Bolarekin batera eta urteko arrakastatsuenetako bat.

2003. urtean, Extranjera film dokumentala zuzendu zuen. Madrilen bizi ziren emakume etorkin batzuen esperientzia kontatu zuen. 2003an aukeratu zuten Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean, Seminci-n, eta hainbat sari jaso zituen.[4]

2008an, La buena nueva filma estreinatu zuen, Erromatar Eliza Katolikoak Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren aurkako matxinadari emandako laguntza jasotzen zuena, erretaguardiako herri batean zegoen errektore baten begiradaren bidez. Helenaren osaba zen Marino Ayerra apaizaren historia errealean oinarrituta dago. Filma 80 aretotan banatu zen eta gutxienez 15 sari jaso zituen nazioarteko jaialdietan.

2010ean, Nagore dokumental-filma estreinatu zuen. Psikiatriako egoiliar batek 2008ko sanferminetan erizaintzako ikasketak egiten ari zen neska baten heriotza bortitza kontatzen du. Filma Valladolideko 2010eko Semincin aurkeztu zen.[5]

2016. urtean Tabernak Lucía Etxebarriaren El contenido del silencio/ Isiltasunaren eleberriaren egokitzapen aske bat zuzendu zuen, Kanariar Uharteetako neska gazte baten benetako desagerpenean oinarritua.[6]

Ondoren egin ditu Acantilado (2016) eta Varados (2019).

Zinema eta hezkuntza

2003an, Helena Tabernak, Lamia Producciones enpresaren bidez, material didaktikoen ildo editorialari ekin zion, zinemaren eta generoaren azterketa hezkuntza-, kultura- eta gizarte-eremuetara hurbiltzeko. 2010era arte, Extranjeras, La buena nueva eta Nagore lanen material didaktikoak daude eskuragarri.[7]

Filmografia

UrteaPelikula
2019Varados
2016Acantilado
2010Nagore
2008La buena nueva
2003Extranjeras
2000Yoyes
1996Nerabe (film laburra)
1994Alsasua 1936 (migmetratge)
1994Recuerdos del 36 (dokumental laburra)
1993Emiliana (film laburra)
199287 cartas de amor (film laburra)
1990Busto de un poeta (film laburra)
1990La mujer de Lot (film laburra)

Sariak eta aintzatespenak

Valladolideko Seminci
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2010Saria: Historiako denboraNagoreIzendatua
2008Atal ofizialaLa buena nuevaIzendatua
2008Saria: Aktore oennaLa buena nuevaIrabazlea
2003Premi: Historiako denboraExtranjerasIzendatua
Ibero-Amerikar Zinema eta Bideo Jaialdia – Cinesul, Brasil
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2010Epaileen Salvador Allende Saria, Pelikula onenaLa buena nuevaIrabazlea
XXVI Nazioarteko Art Mare de Bastia Zinema Jaialdia
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2009Epaileen Gazte Saria, Pelikula onenaLa buena nuevaIrabazlea
2009Ikusleen Saria, Pelikula onenaLa buena nuevaIrabazlea
IV Nazioarteko Zinema eta Giza-eskubideen Jaialdia, Valparaiso, Txile
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2010Ikusleen SariaLa buena nuevaIrabazlea
Costa Ricako Festibercine
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2003Epaimahaiaren ohorezko aipamenaExtranjeras
Emakumearen Kanariar Institutua (Gran Canària)
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2003Dibulgazio lan onenaExtranjerasIrabazlea
III Hispaniar-amerikar dokumental independienteen Trobada (Mexiko Hiria)
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2004
  1. Saria
ExtranjerasIrabazlea
Mazatlángo Nazioarteko Zinema Jaialdia (Mexiko)
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2000Epaileen Saria, Pelikula onenaaYoyesIrabazlea
XII Viña del Mar Jaialdia (Txile)
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2000Epaileen Saria, Zuzendaria onenaYoyesIrabazlea
2000Ikusleen Saria, Pelikula onenaYoyesIrabazlea
2000OCIC giza eskubideen SariaYoyesIrabazlea
XXIX Gramadoko Jaialdia (Brasil)
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2000Film latindar onenaren saria (epaimahai popularra)YoyesIrabazlea
2000Kikito d'orYoyesIzendatua
XLI Cartagena de Indiasko Nazioarteko Jaialdia (Colonbia)
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2000Opera onenaYoyesIrabazlea
2000Pelikula onenaYoyesIzendatua
Santo Domingoko Zinema Jaialdia (República Dominicana)
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2000Ikusleen Saria, pelikula onenaYoyesIrabazlea
XVII Euskal Zinemaren astea
UrteaKategoriaPel·ikulaEmaitza
2001Ikusleen saria, 2000ko pelikula onenaYoyesIrabazlea
Karlovy Varyko Nazioarteko Zinema Jaialdia
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2000Globo de CristallYoyesIzendatua
VI Tolosa de Llenguadoc-eko Cinespaña Jaialdia
UrteaKategoriaPelekulaEmaitza
2001Ikusleen Saria, Peliikula onenaYoyesIrabazlea
2001Ikasleen epaimahaiaren aipamen bereziaYoyes
XII San Juan Cinemafesteko Nazioarteko Jaialdia
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2001Ikusleen SariaYoyesIrabazlea
2001Puerto Ricoko zinema-kritikarien Zirkuluaren sariaYoyesIrabazlea
XIII Nazioarteko Zinema eta Emakumea erakusketa (Iruñea)
UrteaKategoriaPelikulaEmaitza
2001Pelikula onenaren SariaYoyesIrabazlea

Gainera, bi filmak hamar bat jaialdi, jardunaldi, ziklo eta gertaeratan proiektatu dira. |

XXII Bahíako Nazioarteko zinema Jardunaldia
UrteaKategoriaFilm laburraEmaitza
Gidoi onenaAlsasua 1936Irabazlea
Elx-eko Nazioarteko Zinema Independiente Jaialdia
UrteaKategoriaFilm laburraEmaitza
Pelikula onena, 35 mmAlsasua 19362. Saria
Bideo-pelikula onenaNerabe2. Saria
Nafarroako Bideo Jaialdia
UrteaKategoriaFilm laburraEmaitza
Nafarroako Errealizadore onenaEmiliana de ZubeldiaIrabazlea
Emakunde Sariak
UrteaKategoriaFilm laburraEmaitza
Aipamen BereziaEmiliana de Zubeldia
Bideorik onenaLa mujer de LotIrabazlea

.Erreferentziak

Kanpo estekak