Henrique Rosa

politikari gineabissautarra

Henrique Pereira Rosa (Bafatá, 1946ko urtarrilaren 18a - Porto, 2013ko maiatzaren 15a) gineabissautar politikaria izan zen. Ginea-Bissauko behin-behineko presidente izan zen 2003tik 2005era.

Henrique Rosa

Ginea Bissauko presidentea

2003ko irailaren 28a - 2005eko urriaren 1a
Veríssimo Correia Seabra - João Bernardo Vieira
Bizitza
JaiotzaBafatá1946ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Ginea-Bissau
HeriotzaPorto2013ko maiatzaren 15a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoabaliorik ez

2003ko irailaren 28an behin-behineko presidente izendatu zuten, Kumba Ialá estatu kolpe militar batean kargutik kendu ondoren. Bere gobernuaren helburua herrialdean demokrazia berrezartzea izan zen. 2004an hauteskunde legegileak eta 2005ean presidentetzarako hauteskundeak egin ziren. 2005eko urriaren 1ean João Bernardo Vieira irabazleari eman zion boterea. Egonkortasun politikoa herrialdera eramatea lortu zuen eta giza eskubideen errespetua hobetu zuen. Hirugarren postuan geratu zen 2009ko hauteskunde presidentzialetan.

Kanpo estekak