Hercules (konstelazioa)

Hercules edo Herkules[1][oh 1]latinez: Hercules— Ipar hemisferioko konstelazio handi bat da. Herkules heroi mitologikoa irudikatzen du. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat[2], bosgarren handiena.

Hercules 
Datuak
LaburduraHer
GenitiboaHerculis
SinbologiaHerkules
Eremua1225 gradu karratu (5. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
1
Izarrik distiratsuenaα Herculis (itxurazko magnitudea 2,8)
Konstelazio mugakideakDraco (konstelazioa), Boötes, Corona Borealis, Serpens (konstelazioa), Ophiuchus, Aquila (konstelazioa), Sagitta (konstelazioa), Vulpecula (konstelazioa) eta Lira (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena17 h
Deklinazioa30°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztailea
+90° eta −50° latitude bitartean ikusgai.

Eguzki-apexa, hau da, Eguzkiak galaxiaren erdigunearen inguruko orbitan duen higiduraren norabidea erakusten duen zeruko puntua, Hercules konstelazioan dago, ξ Herculis izarretik gertu.

Izar nagusiak

  • α Herculis (Ras Algethi edo Rasalgethi), 3,31ko magnitudekoa, izar-sistema hirukoitza da. Haren izar nagusia erraldoi gorri aldakor bat da.
  • β Herculis (Kornephoros), 2,78ko magnitudekoa, konstelazioko distiratsuena. Izar erraldoia da, horia.
  • γ Herculis, 3,74ko magnitudeko erraldoi zuria. Izar bitarra da; 11,9 eguneko periodoa du.
  • δ Herculis (Sarin), 3,12ko magnitudeko izar zuria; izar bitarra da.
  • ε Herculis, 3,91ko magnitudeko izar bitarra.
  • ζ Herculis, 2,89ko magnitudekoa, konstelazioko bigarren distiratsuena, distira desberdineko bi izar horiz osatua.
  • η Herculis, 3,49ko magnitudeko erraldoi horia.

Hercules konstelazioak, izarrez gainera, bi kumulu globular nabarmenenetariko bi ditu: M13 eta M92.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak