Hodi deferente

Hodi deferentea edo deferens hodia gizonezkoen bide genitalean aurkitzen den hodia da, epididimo-hodian hasi eta hodi isurleraino hedatzen dena. Azpilean sartu ondoren, maskurira iritsi, ureterra gurutzatu, eta, prostataren oinaldean, semen-besikularen (hazi guruina) hodiarekin elkartzen da.[1]

Hodi deferente
Xehetasunak
Hona
drenatzen du
plexu panpiniformea
Kanpoko iliakoaren linfa nodoetana
Arteriasuperior vesical artery (en) Itzuli
Zainaplexu panpiniformea
Identifikadoreak
Latinezductus deferens
MeSHA05.360.444.930
TAA09.3.05.001
FMA19234
Terminologia anatomikoa

Anatomia

Luzetara 35-40cm neurtzen ditu eta 3-3,5mm-ko zabalera du. Epididymisaren buztanetik bideratzen da lapranki, eta maskuriaren hondoraino iritsiko da. Hazi guruinarekin lotu baino lehen zabalgune bat izango du: Deferens hodiaren anpulua. Deferens hodiak, hodi isurlearen bidez, uretraren zati prostatikoan isurtzen du.[2]

Zatiak

Eskrotoko zatia

Lehenengo zatia eskrotoko zatia izango da. Hau epididymis buztanetik iztai kanalaren azaleko iztai eraztuneraino luzatuko da.[2]

Iztaiko zatia

Barrabila eskrotoaren barnean eta hodi deferentearen lehenengo zatia [3]

Bigarren zatia iztaiko zatia izango da, iztai kanalaren azaleko eraztunetik iztai kanalaren sakoneko eraztunera luzatuko da. Iztaiko kanalean eratzen den zatia laburrena izango da beste bi zatiekin alderatuz.[2]

Azpileko zatia

Azkenengo zatia azpileko zatia da. Iztai kanalaren sakoneko eraztunetik maskuriaren atzealdera luzatzen da. Bertan hazi guruinaren hodiekin bat egingo du, prostataren barruan isurtze hodia sortzeko.[2]

Barne morfologia

Hiru geruza desberdin izango ditu. Lehenengo geruza, hodiaren argia inguratzen duen mukosa geruza izango da. Mukosa geruza hau epitelio zilindrikoz eta guruinez osatuta dago. Bigarren geruza, muskulu leun geruza izango da eta bi azpigeruzaz dago osatuta: barneko luzetarako geruza eta kanpoko geruza biribila. Azkenik geruza adbentizia izango dugu[4].

Odoleztapena

Deferens hodiaren arteriak burutuko du hodi deferentearen odoleztapena. Barruko ilion arteriaren lehenengo adarra den zilbor arteriak, bi adar emango ditu: goiko maskuri arteria eta deferens hodiaren arteria. Deferens hodiaren arteria azpilera sartu, deferens hodiari atxikitu eta bere ibilbidea jarraituko du iztai kanalean eta hazi folikuluan zehar[5].

Zain itzulia plexu pampiniformetik sortzen den hodi deferentearen zainaren bitartez burutuko da. Honek barruko ilion zainera drainatzen du.

Inerbazioa

Nerbio sistema autonomoak burutuko du hodi deferentearen inerbazioa. Zehazki, sistema sinpatikoak inerbatuko du. Bi bide desberdinetatik jasoko du inerbazio sinpatiko hau:

  1. Toraxeko errai nerbio txikiak eta toraxeko errai nerbio txikienak: bizkarrezur T10-T11 (toraxeko errai nerbio txikiak) eta T12 (toraxeko errai nerbiio txikienak) mailetatik abiatuko dira gongoil aurreko zuntzak. Zuntz hauek giltzurrun gongoiletan sinapsia egin eta barrabil plexura abiatuko dira.
  2. Lehenengo bi gerriko errai nerbioek: bizkarrezur L1-L2 mailetatik lehenengo bi gerriko errai nerbioak irtengo dira. Hauek goiko eta beheko plexu hipogastrikoan, zein prostata plexuan sinapsia egingo dute barrabiletara abiatuz.

Inerbazio sinpatiko honek hodi deferentearen muskulu leunezko geruza uzkurtzea eragingo du, honela espermatozoideak hodietan zehar garraiatuko dira[6].

Sistema linfatikoa

Hodi deferentearen atal proximalaren linfa, barrabiletako hodi linfatikoekin batera gerriko gongoil linfatikoetara bideratuko da. Atal distaleko linfa, ordea, kanpoko gongoil iliakoek jasoko dute.

Funtzioa

Barrabiletan heldu eta metatu diren espermatozoideak garraiatzen ditu epididimoaren buztanetik (eskrotoan), barrunbe pelbikoan aurkitzen den isurtze hodietaraino. Isurketa gertatzeko, tutu lauak uzkurtzen dira, hazia isurtze hodietara bidaliz eta, ondoren, uretrara, kanporako bidea hartzeko. Espermatozoide garraio prozesu hau gertatu ahal izateko, hodi deferentearen muskulu leunezko geruzaren uzkurketa gertatzea ezinbestekoa izango da.

Gaixotasunak

Hidrozele

Garapen enbrioanarioan sortzen den akatsa da. Kordoi espermatikoa ixten ez denean gertatzen da. Horrela, likidoz betetako kiste bat izango dugu kordoian zehar. Honen ondorioz etorkizunean iztai hernia zuzena garatzeko arriskua handitzen da.

Iztai hernia zuzena

Hesselbach triangeluan sortzen den hernia da. Kasu honetan iztai hodiaren gune ahuletik protusio bat sortzen da, barrunbe abdominalerantz jotzen duena. Asintomatikoa izan daiteke batzuetan, eta arazoa konpontzeko kirurgia beharrezkoa da.[7]

Basektomia

Hodi deferenteak moztuz lortzen den esterilizazio prozesu kirurgikoari basektomia deritzo.

Hodi deferenteen loturan eta ebaketan oinarritzen da. Kirurgia honen ondorioz, pazientearen antzutasuna lortuko da. Izan ere, isuritako haziak ez du espermatozoiderik izango. Gizonezkoen metodo antikontzeptibo bezala definitzen da.

Kirugia burutzeko pazientea anestesiatu behar da. Hodi deferenteak duen muskulu leunezko geruzari esker, erraz nabaritu daitezke hodiak kordoi espermatikoaren barnean. Horrela zirujauak mozketa txiki bat egingo du eskrotoaren aurreko zatian, hodiak aterako ditu haien zati txiki bat mozteko eta bata bestearekin lotzeko. Ondoren berriro sartuko dira eskrotoaren barnean eta hasieran egindako mozketa itxiko da.[8]  

Erreferentziak

Kanpo estekak