Hubert Loutsch

Luxenburgoko lehen ministroa

Hubert Loutsch (Mondercange, 1878ko azaroaren 18a - Brusela, 1944ko ekainaren 24a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1915etk 1916ra.

Hubert Loutsch


10. Luxemburgeko lehen ministro

1915eko azaroaren 6a - 1916ko otsailaren 24a
Mathias Mongenast - Victor Thorn
Bizitza
JaiotzaMondercange (en) Itzuli1878ko azaroaren 18a
Herrialdea Luxenburgo
HeriotzaBrusela1946ko ekainaren 24a (67 urte)
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Christian Social People's Party (en) Itzuli

Abokatua izan zen lanbidez. 1915eko azaroan lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten. Bere gobernua Eskuineko Alderdiko kideek soilik osatzen zuten, nahiz eta ezkerrak gehiengoa izan Diputatuen Ganberan. Maria-Adelaida dukesa handiak kongresua desegin eta hauteskundeak deitu zituen abenduan, baina eskuinak ere ez zuen gehiengoa lortu. Loutschek konfiantza mozio bat galdu zuen 1916ko urtarrilean eta otsailean Victor Thorn bihurtu zen lehen ministro berria.

1920tik 1934ra La Luxembourgeoise aseguru-etxeko presidentea izan zen eta 1925etik 1934ra Batasun Nazional Independentearen ordezkari Diputatuen Ganberan izan zen.