Iñaki G. Holgado

ilustratzailea, komikigilea

Iñaki G. Holgado (Errenteria, 1971-) ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile gipuzkoarra da. Xabiroi aldizkariaren kolaboratzailea da, Harkaitz Canoren gidoietan oinarriturik lau lan argitaratu dituelarik Ikastolen Elkartearen eskutik: Piztia Otzanak (2008), Zebra efektua (2013) Museo bilduma (2016) eta Amets alokatuak (2019).2018ko Zinemaldian estreinatu zen Black is Beltza animaziozko filmaren funtsen sorkuntzan zuzentze lanak egin zituen [1]. 2020ean Elkano, mundua beletan komikia osatu zuen Alber Vazquez idazlearen gidoiarekin[2].

Iñaki G. Holgado

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta komikigilea
Lan nabarmenak

Euskaraz ez ezik frantsesez, gazteleraz eta italieraz ere argitaratu dira bere zenbait obra.

Ibilbidea

90.hamarkadatik aurrera bere komikiak hainbat aldizkaritan argitaratu izan dira: Aleta etxeko aldizkariak, Ipurbeltz, El Balanzin, Heavy Metal (USA), Spirou (Belgika), Penthouse Comix, Gotham, Z eta Xabiroi [3]: azken aldizkari honetan Harkaitz Canorekin osatu du sormen bikotea, eta aldizkarian atalka argitaratzeko 4 istorio luze osatu dituzte, 2005 eta 2019 artean, albumetan merkaturatu direnak. Frantziar merkatuan maiztasunez argitaratzen du, Marko komikigilearekin elkarlanean[4].

Argitalpenak[5]

  • "El Voluntario" (gidoia: Joseba Basalo). Aleta ediciones, 1996
  • "Ipurbeltz" (245. zenbakia). Erein argitaletxea, 1998
  • "Aleta presenta". Aleta ediciones, 2000
  • "Balas perdidas" (1 eta 9 zenbakietan), Aleta ediciones
  • "Xabiroi". Ikastolen elkartea (lehen aletik gaur egun arte)
  • Flash-back volumen 2, Ediciones flash-back (5. zenbakia), 2006
  • Aiò Zitelli! Aleta ediciones (2014)
  • Verdún, Yermo ediciones (2017)
  • Elkano, mundua beletan (gidoia Alber Vazquez), GFA, 2020.
  • “Itzalen Dama eta Patxi Bakallu 1: Herri Margotua” (idazlea Urtzi Leonet Santa Cruz), Elkar (2022)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.