Iñaki Narros

Saskibaloiko jokalaria

Inaki Narros Pena (Iruñea, 1981eko maiatzaren 28a) nafar saskibaloi jokalaria da.[1] Urtetan Basket Navarra taldearen kapitaina izan da.

Iñaki Narros
Bizitza
JaiotzaIruñea1981eko maiatzaren 28a (42 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria

Biografia

Iñaki Narros bere ikastetxean hasi zen jokatzen, Larraonan, eta, gainera, honako talde hauetan aritu zen: Gijon, Cajasol, Burgos, Melilla, Estudiantes, Palentzia, Siglo XXI eta Basket Navarra. Gainera, Euskadiko selekzioan eta Espainiako junior selekzioan jokatu du, Pau Gasolekin batera.

Iñaki Narrosek 2021eko martxoan iragarri zuen erretiroa, 40 urte bete baino pixka bat lehenago. Narrosek 22 denboraldiren, 500 partida baino gehiagoren eta 15.000 minutu ingururen ondoren utzi zituen pistak. Iñaki Narros da Basket Navarrako elastikoa gehien jantzi duen jokalaria.

2021ean, 2021eko Nafarroako Telebista Sarietarako izendatu zuten Kirol Baloreen kategorian.

Erreferentziak

Kanpo estekak