Iñigo Urrutia

ikertzailea

Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, 1966ko martxoaren 29a) Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio-Zuzenbideko irakasle euskalduna da eta EHUko aldezlea.

Iñigo Urrutia
Bizitza
JaiotzaMaruri-Jatabe1966ko martxoaren 29a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaIkasketa Juridikoen Diziplina arteko Ikergunea

Deustuko Unibertsitatean zuzenbide lizentziatura lortu zuen 1989. urtean eta doktoretza EHUn 2004an.

2017. urtetik EHUko aldezlea da.[1] Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak aditu moduan deitu dute askotan.[2]

2018. urtean EAEko Estatutu berria egingo duten bost legelarietako bat da, Alberto Lopez Basaguren eta Mikel Legardarekin batera.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.