ICMP


ICMP (ingelesezko siglaren azalpena: Internet Control Message Protocol) TCP/IP ereduko protokolo bat da, RFC 792an definitua. Protokolo honetan, mezuak kontrolerako edo erreparaziotarako erabiltzen dira, eta IP mailako operazioetan gertatzen diren erroreei erantzun bezala sortzen dira (RFC 1122an azaltzen den bezala). ICMP errore mezu hauek iturburuko IP helbidera zuzentzen dira. Router bat edo host bat erabilgarri ez daudela jakinarazten diote igorleari.


ICMP protokoloa, ordea, ez da TCP edo UDP protokoloak bezala erabiltzen normalean, ICMP ez delako zuzenean sareko erabiltzaile aplikazioetan erabiltzen. Honen salbuespen dira ping eta traceroute, echo ICMP mezuak bidaltzen baitituzte hauek (eta bueltan echo reply mezuak), host bat atzigarri dagoen ala ez zehazteko, datagramen joan-etorrien denbora neurtzeko, eta host horretaraino dauden bideratzaile kopurua zehazteko.


Edozein mezuren bidalketaren tartean dauden makina guztiek, hau da, mezua birbidaltzen duten tarteko router guztiek datagramaren TTL (bizitzeko de denbora: “Time To Live”) balioari bat kentzen diote. Honela, TTLa 0 baliora iristen denean, mezua baztertuko da eta ICMP mezu bat bidaliko zaio mezu baztertuaren igorleari, denbora agortu dela esanez.

ICMP segmentuaren egitura

ICMP goiburukoa IPv4 goiburukoaren ondoren hasten da, eta dagokion IP protokolo zenbakia ‘1’ da. ICMP pakete guztiek 8 byteko goiburukoa dute, eta datuen atalaren luzera aldakorra da. Goiburukoaren lehen 4 byte-ek formatu finkoa dute. Azken 4 byte-ek, ordea, ICMP pakete zehatz horren mota eta kodearen araberakoak dira. Hona hemen 8 byte horien formatua:

Bit-a

0

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

Byte-a

0

1

2

3

Mota

Kodea

Checksum-a

Goiburukoaren gainontzekoa

Mota: ICMP mota, begiratu Kontrol mezuak atala.

Kodea: ICMP azpi-mota, begiratu Kontrol mezuak atala.

Checksum-a: Erroreak atzemateko datuak. ICMP goiburukotik eta datuetatik kalkulatzen da. RFC 1071ean zehazten da algoritmo hau.

Goiburukoaren gainontzekoa: Lau byte-eko tamaina du, baina benetan erabilitakoa alda daiteke ICMP mota eta kodearen arabera.


ICMP errore mezuek errorea sortu zuen mezuaren IPv4 goiburuko osoa dute, eta baita haren datuen lehen zortzi byte-ak ere. ICMP mezua, IPv4 mezu berri baten barruan enkapsulatzen da.

Kontrol mezuak

Kontrol mezu garrantzitsuak
MotakodeaAzalpena
0 – Echo Reply0Echo reply (ping egiteko)
1 eta 2Erreserbatuak
3 – Destination Unreachable0Helburuko sarea eskuraezina
1Helburuko host-a eskuraezina
2Helburuko protokoloa eskuraezina
3Helburuko portua eskuraezina
4Fragmentazioa beharrezkoa
5Jatorrizko bidean errorea
6Helburuko sarea ezezaguna
7Helburuko host-a ezezaguna
8Jatorrizko host-a isolatuta
9Sarea administratiboki debekatuta
10Host-a administratiboki debekatuta
11Sarea eskuraezina
12Host-a eskuraezina
13Komunikazioa administratiboki debekatuta
14Host-aren lehentasunaren biolazioa
15Lehentasunaren mozketa
4 – Source Quench0Source quench (kogestio kontrola egiteko)
5 – Redirect Message0Datagrama birbideratu sarerako
1Datagrama birbideratu Host-erako
2Datagrama birbideratu TOS eta sarerako
3Datagrama birbideratu TOS eta host-erako
6Host helbide alternatiboa
7Erreserbatua
8 – Echo Request0Echo request (ping egiteko)
9 – Router Advertisement0Bideratzailearen iragarpena
10 – Router Solicitation0Bideratzailearen eskaera
11 – Time Exceeded0TTL-a amaitu da bidean zehar
1Atal baten birmuntatzean denbora amaitu
12 – Parameter Problem: IP goiburu okerra0Erakusleak errorea erakusten du
1Beharrezko aukera bat falta da
2Luzera desegokia
13 – Timestamp0Timestamp (sinkronizaziorako)
14 – Timestamp Reply0Timestamp reply (sinkronizaziorako)
15 – Information Request0Informazio eskatzea
16 – Information Reply0Informazio erantzuna
17 – Address Mask Request0Helbide maskara eskaera
18 – Address Mask Reply0Helbide maskara erantzuna
19Segurtasun kontuetarako erreserbatuta
20 - 29Sendotasun esperimentuentzat erreserbatuta
30 – Traceroute0Informazio eskatzea
31 - Datagram Conversion ErrorDatagrama transformatzean errorea
32 - Mobile Host RedirectHost mugikorraren helbideraketa berria
33 - Where-Are-YouNon-zaude? (IPv6rako hasieran)
34 – Here-I-AmHemen-nago (IPv6rako hasieran)
35 – Mobile Registration RequestErregistro mugikorraren eskaera
36 – Mobile Registration ReplyErregistro mugikorraren erantzuna
37 – Domain Name RequestDomeinuaren izenaren eskaera
38 – Domain Name replyDomeinuaren izenaren erantzuna
39SKIP algoritmo asmakizun protokoloa
40Segurtasun arazoak
41ICMP protokolo esperimentalentzako
42 - 255Erreserbatuak


Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed., 2002), EHU.
  • Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed., 2003), Prentice Hall.

Kanpo estekak