Ibadan

Ibadan (joruberaz: Ìlú Ẹ̀bá-Ọ̀dàn, "sabana eta oihanaren arteko mugako hiria") Nigeriako hego-mendebaldeko hiria eta Oyo estatuko hiriburua da. Herrialdeko hirugarren hiri handiena da, Lagos eta Kanoren atzetik. Halaber, Afrikako zortzigarren hiririk handiena da. 2006an 1.338.659 biztanle zituen[1].

Ibadan
hiria
Administrazioa
Herrialdea Nigeria
ProbintziaOyo estatua
Geografia
Koordenatuak7°23′47″N 3°55′00″E / 7.3964°N 3.9167°E / 7.3964; 3.9167
Map
Azalera828 km²
Altuera200
Demografia
Biztanleria2.550.593 (2006)
Dentsitatea1.616,74 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1829
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakCleveland
http://www.oyostate.gov.ng/

Historia

Ibadanen sorrera misterioz inguraturik dago. Ahozko tradizioak dioenez, lehenbiziko biztanleak inguruko herrietatik egotzitako iheslariak izan ziren. Ondoren, joruba lurraldetik (gaur egun, Nigeriako mendebaldea) etorritako jendearekin hazi zen herria.

Idatzizko lehen aipamena 1829koa da, tribuen arteko borrokek eskualdea inarrosi zuten garaikoa. Urte horretan Ife, Ijebu eta Oyo erresumetako armadak Ibadanen kanpatu ziren, hiri modernoaren erdigunea eratuz. 1893an Britainiar Inperioaren menpean gelditu zen. 1901ean Lagosetik Ibadanerainoko burdinbidea eraiki zuten eta 1912an Kanoraino iritsi zen. Honi esker, hiriaren garrantzi ekonomikoa handitu zen[2].

Klima

Ibadanek negu lehorreko sabanako klima du (Aw Köppen klima sailkapenaren arabera). Urtaro euritsua luzea da, martxotik urrira arte, eta tenperaturek ez dute aldaketa handirik urte osoan zehar. Urtaro lehorrean harmattan haizeak jotzen du.

    Datu klimatikoak (Ibadan)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)37393838353331313633343539
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)33343433322928272930323331
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)21222323222221212222222122
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)10121818181816161718141410
Euria (mm)823761251451631327417015243101121
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)12591112121015124194
Eguzki orduak1701981701701701418557851411981981783
Hezetasuna (%)76717578828688888684807681
Iturria: BBC Weather[3]


Demografia

Biztanle gehienak joruba etniakoak dira.

Biografiak

Erreferentziak

Kanpo estekak