Ibai-aingira

Artikulu hau arrainari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aingira (argipena)».

Ibai-aingira edo aingira[1] (Anguilla anguilla) anguillidae familiako arraina da, Iparraldeko Ozeano Atlantikoan eta Europa inguratzen duten itsasoetan bizi dena[2].Euskal Herrian aingira populazio ugari daude, bereziki kantauriar isurialdean.

Ibai-aingira
Iraute egoera

Galzori larrian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaAnguilliformes
FamiliaAnguillidae
GeneroaAnguilla
Espeziea Anguila penilla
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa

Morfologia

Aurkitutako ibai-aingirarik luzeenak 133 cm eta 6,6 kg.[3] zituen eta zaharrenak 88 urte[4].

Bere hegaletan ez du hezurrik eta eta berde-marroi koloreko gorputz luzanga du,[5] aurrealdean biribila eta atzealdean zapala dena[6]. Aldeko hegalak luzeak ditu oso,[6] ipurditik ia gorputzaren erdira doazenak[7][5].

Habitat eta biologia

Mendebaldeko Ozeano Atlantikoan dagoen Sargazoen itsasoan neguaren bukaeran jaioak, larbek 10 hilabeteko bidaia egiten dute Europako kostaldeetara urak lagunduta[5][8]. Europan ibaietan gora egiten dute eta urte asko ematen dituzte metamorfosi egin[2] eta itsasora itzuli arte[9].

Arrantza eta akuikultura

Espezie preziatua da oso, batez ere jaio eta arrainkume direnean ibaietan gora egiten dutenean. Orduan «angula» izenaz ezagunak dira. Arrain-haztegietan ere ekoiztuak dira[2]

Fresko, ketu zein izoztuak errezeta asko daude angulak jateko[10].

Galeria

Ikus, gainera

Banaketa

Erreferentziak

Kanpo estekak