Ibaiertz

Ibaiertza edo erribera ibai edo erreka baten bi aldeetara zabaltzen den gunea da, horregatik ezaugarri geomorfologiko eta ekologiko bereziak dituena. Biotopo moduan ere kontsidera daiteke.

Erribera hareatsua.
Ibaiertzetan hezetasuna ziurtatuta daukaten hainbat landare mota bizi ohi dira.

Ibaiertzeko basoetan landare espezie askotarikoak biltzen dira, zuhaixkak, sahatsak esate baterako, eta zuhaitzak, haltzak, makalak, lizarrak, zumarrak… baita hainbat belar motak eta ihiak. Sasi eta sastrakak ere bai, besteak beste, zuhandorra, binorria, atxaparra, laharrak, eta arkakaratsak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.