Ibarruri

Ibarruri (azentua bigarren silaban) Muxikako auzoa da. 1966. urtera arte udalerria eta elizatea izan zen eta urte horretan Muxikara batu egin zen. Bertakoek Iburri ahoskatzen dute herriaren izena[1][2]. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 29 biztanle ditu.

Ibarruri
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaMuxika
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°14′27″N 2°40′29″W / 43.24083°N 2.67472°W / 43.24083; -2.67472
Demografia

Geografia

Ibarruri Autzagane mendatearen eta Oiz mendiaren magalean dago, Zornotza, Garai, Munitibar eta Mendatarekin muga eginez.

Muxikako eta Urdaibaiko hegoaldeko muturra hartzen du Ibarrurik, baina Maguma auzoa Biosfera Erreserbatik kanpo geratzen da, beste isurialde batean (ez Oka ibaiarenean).

Bi errekak egiten dute Oka ibairako bi haran Ibarruritik, bat Aiuria eta Irazabaldik doa Zugastietaruntz. Bestea Ibarruri-Elexaldetik doa, eta Zugastieta baino hegoalderako egiten du bat BI-635 errepidearekin Laubide deritzon gurutzebidean: egun hiru bide abiatzen dira hortik, Durangaldera, Ibarruri-Elexaldera, eta Zugastietatik harantza itsasora; baina laugarren bide bat bazen, egun basoak estalia, Esturo auzo gaur egunean hustura zihoana[1].

Auzuneak

Honako gune eta auzoek osatzen zuten elizatera, egun Muxikaren auzo izendatuko genituzkeenak:

Demografia eta biztanleria

Ibarruriko biztanleria
20002001200220032004200520062007
3029343433333229

Iruditegia

20. mendean bi bisita egin zituen Ibarrurira Indalezio Ojanguren argazkilariak, lehena 1918-1919 tartean, eta orduan udalerri zenaren irudiak atera zituen:



Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa