Ibon Koteron
musikari bizkaitarra
Ibon Koteron (Bilbo, 1967ko urtarrilaren 5a) euskal musikaria da, gaur egungo albokaririk aktiboenetarikoa dena. 20 urterekin hasi zen musika tresna hori jotzen ikasten, eta berehala irakasteari ekin zion. Gaur egun Euskal Herriko eskolarik garrantzitsuena kudeatzen du, Kepa Junkera musikari ezagunarekin batera. Albokari tradizional nagusiekin harremanak eduki eta gero, hauek omentzeko ekitaldiak antolatzen ibili zen, Leon Bilbao (Arteaga, 1996) eta "Txilibrin"i (Bilbo, 1998) egindakoetan.
Ibon Koteron | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1967ko urtarrilaren 5a (57 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | Alboka |
Hainbat elkarlan egin izan ditu Tomas San Miguel, Fran Lasuen, Tapia eta Leturia eta Berrogüettoren musikariekin, besteak beste.
Halaber, filosofia irakaslea eta Nafarroako gaita edo dultzaina jolea da.
Diskografia
- "Leonen Orroak" (1996), Kepa Junkerarekin batera.
- "Airea" (2004).
Abestiak
- Odolaren boza
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Musikariari buruzko informazioa eta estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna