Igela (argitaletxea)

Euskal Herriko argitaletxea

Igela argitaletxea 1989. urtean sortutako Euskal Herriko argitaletxe bat da, eta Iruñean (Nafarroa) du egoitza nagusia. Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek jarri zuten martxan. Euskarara itzulitako lanak argitaratzen ditu, batik bat[1].

Igela
Jatorriko enpresaIgela argitaletxea
Sortze urtea1989
Egoeraamaiera iragarrita
BanatzaileaIgela argitaletxea
Generoa(k)Euskal itzulpenak
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
KokapenaIruñea (Nafarroa Garaia)
Webgune ofizialahttp://www.igela.eus

Zortzi sailetan banatzen da bere bilduma:

  • Klis-klasikoak (6 argitalpen)
  • EIZIEren Literatura Unibertsala (17 argitalpen)
  • Bidelagun saila (4 argitalpen)
  • Literatura saila (56 argitalpen)
  • Enigma saila (15 argitalpen)
  • Mintaka saila (12 argitalpen)
  • Sail beltza (24 argitalpen)
  • Gabonetako ipuinak saila (4 argitalpen)

2023ko uztailaren 10ean, arazo ekonomikoak medio, argitaletxeak bere ibilbidearen amaiera iragarri zuen. [2][3] Erein argitaletxeak, Igelaren jabeak, itxiera gezurtatu zuen argitaratutako ohar baten bidez egun berean.[4][5]

Ikus gainera

Europako Batzordeak 1997an abiatutako Ariane Programaren (Culture 2000 eta Culture 2007-2013) bitartez diru laguntzak jaso ditu argitaletxeak literatur lanak itzultzeko, hamar urteko epean. Programa horren helburua zen Europako herrien literatur sorkuntzaren eta historiaren ezagutza eta zabalkundea areagotzea; eta Europako herritarrei haiek irizpidean jartzea, literatur, antzerki eta erreferentzia lanen itzulpenaren bitartez. Lan horien artean dago, besteak beste, Xabier Olarrak 2015. urtean itzuli zuen Ulises liburua, zeinak 2016ean Euskadi Saria irabazi zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak