Ignacia Idoate Iragui
Ignacia Idoate Iragui (Orikain, Ezkabarte, Nafarroa Garaia, 1900eko urtarrilaren 15a – Madril, 1975eko azaroaren 18a) nafar moja, San Bizente Paulen Karitateko Alaba, Zamorako umezurtz-etxearen zuzendaria izan zen.[1][2]
Ignacia Idoate Iragui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orikain, 1900eko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Heriotza | Madril, 1975eko azaroaren 18a (75 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | San Bizente Paulen Karitateko Alabak |
Biografia
Zangozako San Bizente Paulen Karitateko Alaben eskolan ikasi zuen eta 1919an moja sartzea erabaki zuen, nahiz eta hasiera batean gurasoak kontra agertu ziren. Hasieratik Zamorako Nuestra Señora del Tránsito izeneko umezurtz-etxera bidali zuten, zeinak haur txiroak, eskaleak eta "kaleko emakumeak" hartzen zituen. Bertan ziren hamaika mojen esku zeuden antolaketa, karitate eta hezkuntza ekintzak; etxearen zuzendaritza eta gobernua, ordea, Zamorako Junta Provincial de Beneficencia delakoaren eskumena zen.
Zamorako umezurtz-etxearen zuzendaria
1941. urtean Zamorako umezurtz-etxearen zuzendari izendatu zuten. Gerraosteko finantziazio aukera urriak zirela eta, 1947an abarka fabrika bat sortu zuen Zamorako Aldundiaren lehendakaria zen Prudencio Rodríguez Chamorroren oneritzi eta laguntzarekin, abarketen produkzioa haur eta neska gazteen esku geratu zela. Lortutako diruarekin neska gazteentzako Casa Hogar María Inmaculada sortu zuen 1947an. Josteko hainbat tailer kudeatzeari ekin zion eta Jaime Font Andreu, gotzainaren, eta Luis Serrano de Pablo, gobernadore zibilaren babesarekin Casa Hogar San Vicente de Paúl sortu zuen 1951n, hau mutilei begira eta haiei zuzendutako tailerrekin ere, besteak beste, zapatagintza, zurgindegia eta mekanika. Bere nagusia zen Justa Domínguez de Vidaurreta Idoateren eredua zabaltzen saiatu zen.[1]