Igor Arroyo Leatxe

Euskal sindikalista

Igor Arroyo Leatxe (Iruñea, 1978) euskal politikari eta sindikalista da. Hamabost urterekin hasi zen Ikasle Abertzaleak sindikatuan militatzen, Barañainen. Leioara (Bizkaia) joan zen Soziologia ikasketak egitera eta 1997. eta 2000. urteen artean ikasle sindikatu horren bozeramaile lanak egin zituen. Ikasketak bukatutakoan, Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenaren sorreran parte hartu zuen eta eragile horren koordinatzaile gisa aritu zen. 2000. urtetik 2003.era Euskal Herritarrok taldeko parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan, besteak beste bertako Hezkuntza Batzordean parte hartuz. 2017ko IX. Biltzarretik LAB sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoa izan zen eta 2022ko X. Biltzarretik, koordinatzaile orokor, Garbiñe Aranbururekin batera.

Igor Arroyo Leatxe


Nafarroako parlamentari

1999ko uztailaren 17a - 2003ko ekainaren 17a
Txetxu Barrios Martin
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaLangile Abertzaleen Batzordeak

Liburuak

Igor Arroyok Ikasi eta irauli, euskal ikasle mugimenduaren historia liburua idatzi du[1], Sabino Ormazabal Elola historialari eta Mikel Zabala Montoya kazetariarekin batera. Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen, 2005ean. Liburuan Euskal Herriko hezkuntzaren, ikasleriaren eta ikasle mugimenduaren historia azaltzen da.

Argazkiak

Igor Arroyo, LABeko koordinatzaile orokor hautatu berria, sindikatuaren X. Biltzarreko agertoki nagusitik biltzarkideei hizketan, Miarritzen.


Erreferentziak

Kanpo estekak