Imanol Yeregi

Zumaiako surflaria

Imanol Yeregi (Zumaia, 1995 - ) euskal surflaria da. Euskadiko txapelketak irabazi ditu eta 2018an Europako sailkapenean 5. postuan zegoen[1]. Euskadiko eta Espainiako selekzioetako kidea da.

Imanol Yeregi
Bizitza
JaiotzaZumaia, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Biografia

Zumaian jaio zen Imanol eta txikitatik aitarekin hasi zen olatuak hartzen, hasieran herrian bertan eta ondoren Zarautzen. 16-17 urte zituela Quiksilver taldearekin egin zituen aurreneko bidaia luzeak[2]. 2011ean 16 urtez azpiko World Tour Champion-eko proba bat jokatu zuen Australiako Gold Coast aldean[3]. 2015ean Islandian aritu zen olatuak hartzen Hodei Collazo eta Natxo Gonzalez surflariekin batera, -25 °C-tako tenperaturatan[4].

Espainiako eta Euskadiko txapelketa ugari irabazi ditu. 2017an Munduko txapelketan hartu zuen parte eta 2018an munduko QS txapelketa eskuratu zuen Portugalen jokaturiko azken proba irabazita[5]. 2020an bigarren aldiz izan zen espainiako txapelduna Ferrolen jokaturiko txapelketan[6].

2018an surf eskola sortu zuen Zumaian[2].

Palmaresa

  • Espainiako txapelketa (1): 2014[7], 2020[6]
  • Euskal Herriko txapelketa (3): 2013[8], 2016, 2017[9]
  • Euskal zirkuitua (2): 2016[10], 2018[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.