Ines del Rio

Inés del Río Prada (Tafalla, Nafarroa Garaia, 1958ko irailaren 2a)​ Euskadi Ta Askatasuna erakundeko aktibista izan zen.

Ines del Rio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakInés del Río Prada
JaiotzaTafalla1958ko irailaren 2a (65 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakterrorista
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

ETA erakundeko kidea izan zen. 1987an, Zaragozan atxilotua eta 3828 urteko espetxe zigorrera kondenatua izan zen.

1973ko Kode Penalaren arabera epaitua izan zen, eta gartzelatik irteteko urtea 2008rako aurreikusita bazegoen ere, Parot Doktrina delakoaren aplikazioaren ondorioz, gartzeratik ateratzeko data 2017rarte atzeratu zuten. Egoera honen aurrean, Auzitegi Gorenera eta Auzitegi Konsitituzionalean elegiteak aurkeztu zituen

Elegite hauen ondoren, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuen, eta 2013ko urriaren 21ean Ines del Rioren aldeko epaia eman zuen auzitegi honek. Epai honen ondorioz, berehala espetxetik ateratzeko agindua eman zuen Auztiegi Nazionalak, eta hurrengo egunean espetxetik ateratzea lortu zuen.[1]

Europako Auzitegiaren epaiak, Parot Doktrina bertan behera uztea ekarri zuen, eta honen ondorioz doktrina hori zela eta espetxeako aldia luzatu zitzaien preso gehiago ere kalera irten ziren.[2]

Erreferentziak