Inna Afinogenova

errusiar kazetaria

Inna Afinogenova[1] (errusieraz: Инна Афиногенова; Dagestan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1989ko urtarrilaren 14a) errusiar kazetaria eta youtuberra da. RT en Español albiste-webgunearen zuzendariordea da. Hala ere, YouTuben milioi bat harpidedun baino gehiago dituen Ahí les va izeneko kanalaren aurkezleetako bat izateagatik ezaguna da.[2][3]

Inna Afinogenova

Bizitza
JaiotzaDagestan1989ko urtarrilaren 14a (35 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)RT (telebista katea)  2022ko apirila)
Público  (2022ko ekainaren 24a -
Caras y Caretas (en) Itzuli  (2022ko ekainaren 30a -
Canal Red (en) Itzuli  (2023ko martxoaren 6a -

Twitter: inafinogenova Instagram: inafinogenova Telegram: inafinogenova Youtube: UCew_WONZCxLqNdTpZ6gXUeA Edit the value on Wikidata

Bizitza

Dagestango Errepublikan jaio zen 1989ko urtarrilaren 14an, Sobietar Batasunaren garaian.[2][4] Kazetaritzan graduduna da Moskuko M. V. Lomonosov Estatu Unibertsitatean.[2][5] Innak kazetaritza eta gaztelania ditu zaletasunik handienetakoak. Gaztetan ikasi zuen gaztelania argentinar jatorriko maistra batekin, 12 urte zituenetik 18 urte zituenera arte.[6]

Innak hainbat hedabidetan egin du lan, tartean Argentinako irrati batean. Gaur egun Errusiako RT en Español telebista-katean egiten du lan eta webgunearen zuzendariordea da.

Gaur egun Moskun bizi da.[4] Handik Ahí les va izeneko YouTubeko informazio-kanalerako gaztelaniazko ikus-entzunezko edukiak sortzen ditu.

2022ko martxoaren 1ean Googlek Russia Today eta Sputnik errusiar albiste agentzien YouTubeko kanaletarako sarbidea blokeatu zuen Europar Batasun osoan, tartean Innak aurkezten duen Ahí les va saioa, Europar Batasunak Ukrainako inbasioagatik Errusiari jarri zizkion zigor sortak betearaziz.[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak