Internazionalismo

Internazionalismoa nazio desberdinen arteko kooperazio politiko nahiz ekonomikoa bultzatzen duen korronte politikoa da. Komunismoak nahiz sozialismoak historikoki internazionalismo proletarioa izeneko internazionalismoaren ikuspuntua defendatu dute. Internazionalismoa, hala ere, ez da beti ezkerreko ikuspuntu batetik eman behar. Halaber, nazionalismoarekin bateragarria izan daiteke hainbat kasutan baina baita elkarren arteko ideologia antagonistak ere.

Izar internazionalista.

Internazionalismoaren lehen erakundeetariko bat Langileen Nazioarteko Elkartea (International Workingmen's Association) izan zen, 1864an Londresen aktibista politiko eta langile sozialistek komunistek (Karl Marx barne) sortua. Internazionalismo izenean sortutako beste erakunde batzuek Parlamentuen arteko Batasuna (Frédéric Passyk frantziarrak eta William Randal Cremer ingelesak 1889an sortua) eta Nazioen Liga, Lehen Mundu Gerraren ondoren sortu zena.

Esperanto eta Interlingua moduko hizkuntzak ideologia honekin oso lotuta daude.

Internazionalismoa Sozialismoaren barruan

Internazionalismoa teoria politiko sozialistaren osagai garrantzitsua da,[1][2] printzipio honetan oinarritzen baita: herrialde guztietako langile-klaseko pertsonek nazio-mugetatik haratago bat egin behar dute, eta nazionalismoari eta gerrari aurka egin, kapitalismotik askatzeko[10].[3] Alde horretatik, internazionalismoaren ikuspuntu sozialistak lotura estua du nazioarteko elkartasunaren kontzeptuarekin.

Ildo honetatik sortzen joan ziren ezagunak egin ziren "Internazionalak": I. Internazionala, II. Internazionala, III. Internazionala eta IV. Internazionala.

Elkarteak

Espainiar estatuaren mailan, Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna izeneko alderdia edo plataforma nabarmentzekoa da, Alfonso Sastre idazlea eta pentsalaria zerrendaburu izan zuena 2009ko Europako hauteskundeetarako eta gutxigatik ordezkaritza lortu ez zuena orduan.

Euskal Herrian, bestela, Komite Internazionalistak eta Askapena elkarteak aipatzekoak dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak