Interscope Records

Interscope Records Amerikako Estatu Batuetako diskoetxe bat da, Interscope Geffen A&M konglomeratuaren bidez, Universal Music Group-en menpekoa dena. 1990. urtearen amaiera aldera sortua, Jimmy Iovine eta Ted Field-en eskutik. Hasiera batean Atlantic Records-ekin batera (Warner Music Group) hasitako 20 milioi dolarretako inbertsio modura hasi zen,[1] garaikideak ziren bestelako diskoetxetatik urrunduz eta "artista eta disko-ekoizleei kreazio-askatasun osoa ahalbidetuz".[2] Beren lehen abesti ezaguna urte bat baino gutxiagoan ailegatu zen, 1993rako dirua sortzen ari zen enpresa batean bihurtzen lagundu zuena.[3] Iovinek Interscopeeko kargua 2014ko maiatzean utzi zuen, John Janick-en eskutan.[4]

Interscope Records
Datuak
Izen laburraInterscope
Motadiskoetxea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteUniversal Music Group
Eskumendekoak
Streamline Records eta Dreamville Records (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaUniversal Music Group eta Interscope Communications (en) Itzuli
Zeren jabe
Dreamville Records (en) Itzuli
Historia
Sorrera1989
Sortzailea
Jimmy Iovine
Ted Field
webgune ofiziala
Facebook: Interscope Twitter: Interscope Instagram: interscope Youtube: UCGgf_k1y-_d-4Eh922iCCJg Souncloud: Interscope Edit the value on Wikidata

1992. urtean, hip-hopeko Death Row diskoetxearen abesti-eskubideak erosi zituen (aipagarri, Dr. Dre eta Snoop Dogg-en abestiak), 1990eko hamarkada erdialdean diskoetxea rap munduan sartzea ahalbidetu zuena. Rap munduan izandako kontrobertsiek, halaber, 1995ean Warner Music-ek Atlantic-en bidez, beren diskoetxearen erdia saldu zuen Iovine eta Fieldi, 115 milioi dolarren trukean. Marka erdi hori bererosia izan zen hurrengo urtean, 1996an, MCA Inc.-en eskutik (gaur egungo Universal Music Group dena), 200 milioi dolarren trukean.[3][5][6]

Santa Monican (Kalifornia) egoiztuna, Interscopen barne dauden hainbat abeslari aipa daitezke, besteak beste: Eminem, Madonna, Billie Eilish, Gwen Stefani, Imagine Dragons, Summer Walker, Kendrick Lamar, Lady Gaga, Lana del Rey, Maroon 5, Selena Gomez eta U2.

Erreferentziak

Kanpo estekak