Intifada (argipena)

Wikimediako argipen orri

Intifada (انتفاضة intifāḍa(t)) arabierazko hitz bat da, eta hitzez hitz «asaldura» esan nahi du, baina «matxinada, errebolta, erresistentzia» esanahiarekin zabaldu da mundu osora, bereziki arabiar herrialdeei buruz ari garela.

Intifada terminoa, orobat, gertaera historiko hauetarako erabiltzen da:

  • Palestinako intifadak
    • Lehenengo Intifada: palestinarrek israeldar agintearen aurka 1987tik 1993ra bitartean egindako matxinada.
    • Bigarren Intifada: Palestina eta Israel arteko liskar odoltsua, 2000tik 2005era bitartekoa.
    • Hirugarren Intifada (izen eztabaidatua): Israelek 2008an Gaza inbadituz geroztik Palestina eta Israel artean den liskarra.
  • Martxoko Intifada: Bahrainen Erresuma Batuaren presentzia kolonialaren aurka 1965eko martxoan izandako matxinada ezkertiarra.
  • Zemlako Intifada: Mendebaldeko Saharan espainiar agintearen aurka 1970. urtearen hasieran izandako matxinada.
  • 1990eko hamarkadako Intifada: Bahrainen demokraziara itzultzea eskatzeko egindako matxinada.
  • Shaaban Intifada: Saddam Husseinen aurka Iraken 1991n izandako matxinada.
  • Zedroen Iraultza edo Libanoko Independentziaren Intifada: 2005ean Rafiq Hariri eraila izan eta gero egindako matxinada.
  • Independentziaren Intifada (Mendebaldeko Sahara): Marokon eta Mendebaldeko Saharan 2005eko maiatzaz geroztik izandako manifestazio eta istiluak.


Kanpo estekak