Intxaurrondo

Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Intxaurrondo (argipena)».

Intxaurrondoa (Juglans) zuhaitz genero bat da. Tamaina handiko zuhaitzak dira, itzalpe handikoak eta zur oso onekoak, fruitua intxaurra dutenak (Juglans regia). Adaburua nahiko behean izaten du. Adarkera bera biribila edo luzexka izan dezake. Enborra eta adarrak azal leun zurixkakoak ditu gaztea denean, latzagoak eta ilunagoak gero. Hosto elkartua izaten du, arrautza itxurako hosto-atal erorkorrez osatua, lorea sexu banakoa, eta gerba egiturakoa arra. Lur sakon eta azpi gozoa dutenetan hazten da. Berez Persia eta Kaukasokoa da, baina gaur egun negu epel samarra egiten duen Europako eskualde guztietan hazten da. Ematen duen fruituagatik eta duen zur bikainagatik lantzen da. Intxaurrondoa hosto-erorkorra da, eta zur gogorra du.

Intxaurrondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaJuglandaceae
Generoa Juglans
Azpibanaketa
Ikusi testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakwalnut wood (en) Itzuli eta walnut root (en) Itzuli

Altsasuko intxaurrondo zaharra

1991etik 2020era bitarte plazan bizi izan zen bigarren intxaurrondoa (2007).

Altsasuko Plazan 350 bat urtez bizi izan zen intxaurrondo zaharraren enborrarekin Altsasuko sustraiak eskultura moldatu zuen Joxe Ulibarrena eskultoreak. 1991n moztu behar izan zuten intxaurrondoa.[1] Beste intxaurrondo bat jarri zuten plazan orduan baina 2020an haizete batek apurtu zuen.

350 urteko gaztainondo baten enborrean egindako Altsasuko sustraiak eskultura. Erremontista bat eta beste 27 irudi dauzka.

Sekzio eta espezieak

  • Cardiocaryon sekzioa
    • Juglans ailantifolia Carr. (J. cordiformis Maxim., J. sieboldiana Maxim.)
      • J. ailantifolia var. cordiformis
    • J. mandshurica Maxim. (J. cathayensis Dode, J. formosana Hayata, J. hopeiensis Dode, J. stenocarpa Maxim.)
  • Rhysocaryon sekzioa
    • J. australis Griseb. (J. brasiliensis Dode)
    • J. boliviana (C. DC.) Dode
    • J. californica S.Wats.
    • J. hindsii (Jepson) R.E.Smith
    • J. hirsuta Manning
    • J. jamaicensis C.DC. (J. insularis Griseb.)
    • J. major (Torrey) Heller (J. arizonica Dode, J. elaeopyron Dode, J. torreyi Dode)
      • J. major var. glabrata Manning
    • J. microcarpa Berlandier (J. rupestris Engelm.)
      • J. microcarpa var. microcarpa
      • J. microcarpa var. stewartii (Johnston) Manning
    • J. mollis Engelm.
    • J. neotropica Diels (J. honorei Dode)
    • J. nigra L. - intxaurrondo beltza
    • J. olanchana Standl. & L.O.Williams
      • J. olanchana var. olanchana
      • J. olanchana var. standleyi
    • J. peruviana Dode
    • J. soratensis Manning
    • J. steyermarkii Manning
    • J. venezuelensis Manning
  • Trachycaryon sekzioa
    • J. cinerea L.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak