Intxaurrondoko kuartela

Intxaurrondoko kuartela Gipuzkoako guardia zibil komandantziaren egoitza da. Donostiako izen bereko auzoan dago. 1970eko hamarkadaren amaieran eraikia, egun 35.000 m² ditu.

Intxaurrondoko kuartela
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′49″N 1°56′55″W / 43.313572°N 1.948631°W / 43.313572; -1.948631
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1979
JabeaGuardia Zibila
KudeatzaileaEspainiako Barne Arazoetako Ministerioa Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa

Intxaurrondo euskal gatazkan

Sakontzeko, irakurri: «Euskal gatazka»

Intxaurrondoko kuartela euskal gatazkan puntu garrantzitsua izan zen. Bertatik koordinatu ziren ETAren aurkako operazio ugari eta bertan egon ziren 100 guardia zibil izan dira ETAren biktima[1]. ETAren aurkako ekimen asko ere kuartel honetatik koordinatu ziren.

Intxaurrondoko kuartela GALen puntu nagusia izan zen, Enrique Rodríguez Galindoren gidaritzapean[2][3]. Torturaren aurkako hainbat taldek salatu dute Intxaurrondo tortura zentro erraldoia zela[4][5]. Mikel Zabalza Garateren kasuan, torturaren eraginez bertan hil zela jakin da[6][7].

Erreferentziak

Kanpo estekak