Ipar Katalunia

Ipar Katalunia (katalanez Catalunya Nord) administratiboki Frantziako lurraldean dagoen Kataluniako lurraldea da. Ekialdeko Pirinioak departamenduan kokatua da, Languedoc-Roussillon eskualdean. 4.116 km2-ko azalera du.

Ipar Kataluniaren kokapena Kataluniarekin alderatua

392.803 biztanle zituen 1999an. Hiriburua Perpinyà da (116.700 biztanle 2005ean).

Etimologia

"Ipar Katalunia" terminoa Alfons Mias 1930 urtetan asmatu zuen, [1] Catalunya del Nord bezala, historikoki Roselló deitu ohi zaio, bai frantsesez edo beste hizkuntzetan, baita historiografia munduan ere.

Eskualdeak

Ipar Katalunia bost eskualdez osatuta dago, Fenolledarekin Ekialdeko Pirinioak departamendua osatzen dutenak:

Eskualde guztietan katalan hizkuntza hitz egiten da, Fenolledan izan ezik. Lurralde hori okzitaniar hizkuntza eta kulturakoa baita.

Hiri nagusiak

Inguru naturala

Canigó mendia, Ipar Kataluniako ikurra

Ekialdeko Piriniotako azken tontor nagusiak bertan daude, Gironako probintziaren mugan: Puig Pedros, Puigmal eta Pic de Bastiments, hirurak 2.900 metro ingurukoak.

Canigó mendia (2.784 metro) da Ipar Kataluniako ikur nagusietako bat, urtero ekainaren 23an bertara igotzea dute ohitura Flama del Canigó (Kanigóren garra) izeneko zeremonia egiteko.

Kostaldean Costa Vermella izenekoa dago, Mediterraneo itsasoaren ertzean eta Costa Bravako atarian.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Katalunia


Ipar Kataluniako eskualdeak
Alta Cerdanya | Capcir | Conflent | Rosselló | Vallespir