Irati Fernandez Gabarain

Ilustratzailea

Irati Fernandez Gabarain (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1983ko urtarrilaren 28a) komiki marrazkilaria, ilustratzailea, storyboard artista, ikusentzunezko sortzailea eta irakaslea da. Komiki Emakumezko Egileen Taldeko kidea eta feminista da.[1]

Irati Fernandez Gabarain

Bizitza
JaiotzaIruñea1983ko urtarrilaren 28a (41 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Escola Massana
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, sortzailea eta irakaslea

iratifgportfolio.com
Facebook: irati.fg Instagram: irati_draws Edit the value on Wikidata

Biografia

Irati Iruñean jaio, baina Lizarran hazi zen. Lizarratartzat dauka bere burua. Herriko Lizarra ikastolan lehen ikasketak egin ondoren batxillergo artistikoa Iruñeko Iturrama institutuan burutu zuen. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilbon (2001-2006) eta Ilustrazioa Escola Massanan Bartzelonan (2006-2009)

Ibilbidea

Diseinu laguntzaile lan egin zuen, eta Concept eta Storyboard artista gisa Bartzelonan, eta Ipar Irlandako haurrentzako serie baterako storyboard-ak marraztu zituen. Hainbat erakusketa kolektibotan ere parte hartu du, eta hainbat komiki-lehiaketatan saritu eta hautatu dute.

Aspalditik argitaratzen ditu ilustrazioko fanzineak eta komikiak argitalpen-zigilu txiki batekin (Ediciones Armadillo).[2] Lagun artista batzuekin sortu zuen, eta gogotsu parte hartzen du Estatuko Komikietako Egileen Taldean. Storyboards marrazki bizidunetarako egiten du lan.[3]Tupust komiki taldeko partaide da izen bereko bilduman ere parte hartzen du. [4][5]Horrez gain, muralak egiten zein tailerretan irakasten aritzen da. Seme baten ama ere bada.

Lanak

Egilearen dedikazio artistikoa duten lanak[6]

Sariak eta aitortzak

  • Gazteriaren Injuve Institutuko erakusketarako komiki-modalitatean hautatutako obra.
  • Lehen saria. XII. Reusko komiki-lehiaketa.
  • Aipamen berezia. XXVI. Cornellako komiki lehiaketa.
  • Aipamen berezia. XXVIII. Cornellako komiki lehiaketa.

Erreferentziak

Kanpo estekak