Irene Moray

kataluniar zinema-argazkilaria eta zuzendaria

Irene Moray (Bartzelona, Katalunia, 1992) kataluniar zinema-argazkilaria eta zuzendaria da. 2020an, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak (AACCE) katalanez filmatutako Suc de síndria film laburra saritu zuen, Fikziozko film labur onenaren Goyarekin.

Irene Moray

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBerlin
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, zinemagilea eta film-zuzendaria
Lantokia(k)Berlin
Jasotako sariak
irenemoray.com
IMDB: nm4265533 Edit the value on Wikidata

Biografia

Irene Moray Bartzelonan jaio zen, 1992an. Arte Ederretan matrikulatu zen, baina urtebete geroago ikasteari utzi zion. [1][2]

2012an, Berlinera joan zen, eta han zenbait lanpostu uztartu zituen (garbitzailea, galeria bateko harreragilea, zerbitzaria eta, azkenik, luxuzko denda bateko saltzailea). Hatxen hasi zen argazkiak doan egiten, ezagutzera emateko asmoz. Handik gutxira, argazkigintzan buru-belarri jardutea erabaki zuen. Gainera, Alemanian, hiru urtez, The – family performance taldeko kide izan zen. Talde horrekin hainbat kultur erakundetan aritu zen Europan zehar, hala nola, Osloko Astrup Fearnley Museumen edo Londresko Chisenhale Galleryn.[3]

Ibilbide profesionala

Berlingo bizipenetan oinarrituta sortu zen bere fikziozko lehen film laburra: Bad lesbian. Film labur onenaren saria irabazi zuen Alemaniako FiSH zuzendari gazteen jaialdian. Lehen film labur horrek beste sari batzuk ere lortu zituen, hala nola, Alcalá de Henaresko Zinema Jaialdiako (Alcine) ikusleen saria.

Goya Sariak 2020, Irene Moray eta Miriam Porté

Alemanian lau urte eman ondoren, Bartzelonara itzuli zen, eta han Suc de Síndria filmatu zuen, ondoren Berlinale Shorts-en estreinatuta. Zinemagile lanaz gain, argazkilari lanak egiten ditu hainbat agentzia, ekoizle eta argitaletxetarako. Gainera, reiki terapeuta aritzen da.[4][5]

Goya eta aldarrikapena

2020ko urtarrilaren 25ean 34. Goya Sarien ekitaldian (Malaga) Miriam Portérekin batera jaso zuen Fikziozko Film Labur Onenaren saria Suc de Síndria filmearengatik. Clara Lagok eman zion saria. Filmak Pablo Barceren El nadador, Carlos Violadéren Foreigner eta Salvador Calvoren Maras gainditu zituen. Diskurtsoan, irabazleak sexu-indarkeriaz hitz egin zien bizirik atera zirenei, eta aldarrikatu zuen

"emakume horiek eskubidea dutela zarata egiteko, arrakasta izateko, bizitzan eta munduan lekua hartzeko, korrika egiteko eta haiek izan nahi duten pertsona izateko".[6]

Filmografia

Aktore

  • 2018 - Bad lesbian

Zuzendari

Argazkilari

  • 2017 - Bulgariera
  • 2017 - Snowflake

Sariak eta izendapenak

Soc de Sindria taldea XII. Gaudí Sarietan (2020). Gerard Marginedas, ekoizlea; Elena Martín, aktorea; Irene Moray, zuzendaria (erdian); Míriam Porté, ekoizle exekutiboa,eta Max Grosse, aktorea .
Goya Sariak
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2020Film Labur OnenaSyndria sucIrabazlea

Beste sari eta izendapen batzuk

  • 2019 - Berlingo Zinemaldia EFA Suc de síndria lanarengatik
  • 2019 - European Film Awards film labur onenaren Nominazioa - Suc de Síndria lanarengatik
  • 2019 - D'A Film Festival Sekzio Ofiziala - Laburmetraiak Suc de Síndria lanarengatik
  • 2019 - Malagako Zinemaldian aktore onenaren saria, Suc de Síndria filmean
  • 2019 - ALCINE Ikusleen Saria Bad Lesbian lanarengatik
  • 2019 - Indielisboa Sekzio Ofiziala - Suc de síndria film laburararengatik
  • 2019 - Londresko Zinemaldia Sekzio Ofizialeko film laburrak, Suc de Sindria filmarengatik
  • 2019 - Las Palmasko Jaialdia Sekzio Ofiziala - Laburmetraiak Suc de Sindria filmagatik
  • 2019 - Medina del Campoko Zinema Astea Suc de Síndria filmeko aktore onena
  • 2020 - Gaudí sariak Laburmetraia Onena Suc de Síndria filmarengatik

Erreferentziak

Kanpo estekak