Irene Sánchez-Escribano

atleta espainiarra

Irene Sánchez-Escribano Figueroa, (Toledo, 1992ko abuztuaren 25) lasterkari espainiarra da, oztopo lasterketatan eta krosean espezializatua. Munduko eta Europako hainbat txapelketatan hartu du parte[1].

Irene Sánchez-Escribano
Bizitza
JaiotzaToledo1992ko abuztuaren 25a (31 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinakOztopo lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua57 kilogramo
Altuera1,73 metro

IAAF: 14438470 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

San Ildefonsoko Atletismo Elkartean hasi zen 9 urte zituela. Batxilergoa egin ondoren Medikuntza ikasketak egitera Madrilera joan zen eta Errendimendu altuko Zentroan sartu zen Antonio Serranoren agindutara lan egiteko. 2014an 3.000 metroko oztopo lasterketan egin zuen debuta eta kategoriarik gustukoena zuela ikusi zuen. Sei aldiz izan da Espainiako txapelduna[1]. 2022an Txapelketa Iberoamerikarra irabazi zuen.

Negu partean krosak egiten ditu eta 2020an eta 2021ean Espainiako txapelduna izan zen. Aurrez 2019an Donostiako Nazioarteko Krosa irabazi zuen[2].

Palmaresa

  • 3.000 m oztopoak:
    • Espainiako txapeldun (6): 2015, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021[1]
    • Txapelketa iberoamerikarra (0): bigarren 2022an
  • krosa:

Markak

Outdoor[3]

  • 800 m – 2:11.06 (Castellón 2012)
  • 1500 m – 4:24.66 (Mataró 2012)
  • 3000 m – 9:19.88 (Iruñea 2017)
  • 10 km – 34:04 (Madril 2016)
  • 2000 m oztopoak – 6:51.20 (Madril 2015)
  • 3000 m oztopoak – 9:27.53 (Birmingham 2019)

Indoor

  • 1500 m – 4:24.63 (Madril 2017)
  • 3000 m – 9:13.82 (Valencia 2017)

Erreferentziak