Isabella Löwengrip

Isabella Desirée Löwengrip, Blondinbella izengoitiaz ere ezaguna, (Järfälla, 1990eko urriaren 21a) suediar enpresaburu, idazle eta blogaria da[1][2].

Isabella Löwengrip

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabella Desirée Löwengrip Rydberg
JaiotzaJärfälla församling, 1990eko urriaren 21a (33 urte)
Herrialdea Suedia
BizilekuaLidingö
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaJensen education (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, idazlea, kazetaria eta blogaria
Jasotako sariak
isabellalowengrip.se
IMDB: nm3271425 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1990ean jaio zen Järfällan. Stockholmgo Jensen Gymnasium Norran ikasi zuen. Bigarren hezkuntzan ari zela, politikoki aktiboa izan zen Suediako Alderdi Moderatuaren gazte erakundean. Gero Alderdi Moderatua utzi zuen[3].

2005eko irailean, 14 urte zituela, Blondinbella bloga sortu zuen eta Suediako lehen influencerretako bat bihurtu zen[4]. 2010ean Blondinbella.se Suediako blog pribaturik handiena izan zen eta Löwengrip urteko saregile izendatu zuten. Gaur egun Löwengripek Eskandinaviako herrialdeetako blogik handiena du hilabetean milioi bat bisitari baino gehiago ditu[5].

2007an, 16 urte zituela, Löwengripek bere lehen enpresa sortu zuen, Bellme AB. Orduz geroztik Egoboost aldizkariko zuzendaria eta Vj1890-ko kontseiluko presidentea izan zen[6], Orion filmean antzeztu zuen[7] eta entretenimendu-programa batzuetan parte hartu zuen[8][9].

2008an, Let's Dance izeneko telebista saioan parte hartu zuen lehiakide ospetsuetako bat bezala[10]. 2009an New Yorkeko MTV Video Music Awardsen elkarrizketatzailea izan zen[11].

Bizitza pertsonala

2013ko abuztuaren 31n, Odd Spångbergekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten, Gillis eta Sally[12]. 2017ko maiatzaren 11n, Löwengripek dibortziatzen ari zela iragarri zuen blogean[13].

2018ko urrian, Skavlan telebistako saioan egindako elkarrizketa batean, Löwengripek esan zuen arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua eta Asperger sindromea (autismo mota bat) diagnostikatu zizkiotela[14].

Liburuak

  • Egoboost!: Blondinbellas överlevnadsguide för unga tjejer (2010)
  • Isabellas hemligheter: så tog jag huvudrollen i mitt eget liv (2012)
  • Economista: ta makten över din ekonomi och få ett roligare liv (Pingis Hadeniusekin batera, 2013)
  • Babyboost!: ett plus ett blir tre (2014)
  • #Aktiedrottning: den enkla vägen till att få pengarna att växa (medan du sover) (Pingis Hadenius eta Linda Newnhamekin batera, 2017)
  • Isabella (Rebecka Edgren Aldénekin batera, 2021)

Erreferentziak

Kanpo estekak