Isil-isilik
euskarazko abestia
Isil-isilik euskal abesti herrikoi ezaguna da. Nahiz eta jende askok egile ezezaguneko abesti herrikoia dela uste izan,[1] duela ia hirurogeita hamar urte sortua izan zen, bere egilea Eibarren jaio eta Ordizian bizi izan zen Fernando Goenaga Iribarren izan zelarik.[2] Jai giroan, beste kantu batzuekin batera osatzen den segida batean abestu ohi da.
Isil-isilik | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1950(e)ko hamarkada |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | euskara |
Tonoa | Mi bemol maior |
Hitzak | Fernango Goenaga Iribarren |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fernango Goenaga Iribarren |
Hitzak
Isil-isilik dago
kaia barrenian,
ontzi txuri polit bat
uraren gainean. (Bis)
Goizeko ordubietan
esnatutzen gera,
arrantzaliak beti
joateko urrutira. (Bis)
Pasatzen naizenian
zure leihopetik,
negarra irtetzen zait
begi bietatik. (Bis)
Zergaitik, zergatik,
zergatik, zergatik?
Zergaitik negar egin?
Zeruan izarra dago
Itsaso aldetik. (bis).
Bertsioak
- 1997: Txomin Artola eta Urbil Artola-ren Hondarribian albumean argitaratu zuten abestiaren bertsio bat Banako Records diskoetxearekin.[1]
- 2018: Benito Lertxundik Kantaita Enea diskoetxearekin "isil-sisilik" izenburuko beste abesti bat sortu zuen Jorge Bucay-ren hitzekin "Ospakizun gauean" albumean.[3] -
Doinua
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna