Wight

Isle of Wight» orritik birbideratua)

Wight[1] (ingelesez: Isle of Wight, 'aɪl_əv_'waɪt ahoskatua) Ingalaterrako hegoaldean dagoen uharte eta konderria da, Hampshireko kostaldetik hegoaldera kokatutakoa. 380 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 140.000 biztanle zituen (368 biz./km2). Hiriburua Newport da (ia 24.000 biztanle 2001ean).

Wight
Isle of Wight


Isle of Wight UK locator map 2010.svg
Geografia
HiriburuaNewport
50°42′4″N 1°17′18″W
Azalera384
MugakideakHampshire
Administrazioa
Legebiltzarracouncil of Isle of Wight Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria140.459 (2021)
0 (2021)
Dentsitatea369,47 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta BS 1363 (en) Itzuli
iwight.com

Kareharrizko mendialdea da, eta ekialdetik mendebalerantz luzatzen da. Kostaldeak malkartsuak dira, hegoaldean batez ere. Klima epela du, eta udatiarrentzako eta turistentzako jomuga bihurtu da. Nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak), abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda), eta industria (hegazkingintza, ontziolak, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.[2]

Klima

    Datu klimatikoak (Wight uhartea)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)991013161820211915121014.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)33479121414129648.1
Pilatutako prezipitazioa (mm)896166485653415666798489788
[erreferentzia behar]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak