Zerrenda:Israelgo Lehen Ministroak

Israelgo Lehen Ministroen zerrenda» orritik birbideratua)

Israelgo Lehen Ministro (hebreeraz: ראש הממשלה, Rosh HaMemshala, hitzez hitz «gobernu-buru») Israelgo Gobernuaren burua da. Bertoko legearen arabera, presidenteak Knesset parlamentuaren kide bati gobernua egiteko agindua ematen dio. 1992an zuzeneko hautaketara pasa arren, 2001ean antzinako sistema berreskuratu zuten.

Lehen Ministroen zerrenda

Honako hauek izan dira Israelgo Lehen Ministro postuan aritu direnak:

IzenaHasieraBukaeraAlderdia
1.David Ben-Gurion19481954Mapai
2.Moshe Sharett19541955Mapai
David Ben-Gurion19551963Mapai
3.Levi Eshkol196319681Mapai
Levi Eshkol196819692Alderdi Laborista1
3b.Yigal Allon (behin behinekoa)19691969Alderdi Laborista1
4.Golda Meir19691974Alderdi Laborista
5.Yitzhak Rabin19741977Alderdi Laborista
6.Menachem Begin19771983Likud
7.Yitzhak Shamir19831984Likud
8.Shimon Peres319841986Alderdi Laborista
Yitzhak Shamir319861992Likud
Yitzhak Rabin199219954Alderdi Laborista
Shimon Peres19951996Alderdi Laborista
9.Benjamin Netanyahu19961999Likud
10.Ehud Barak19992001Alderdi Laborista
11.Ariel Sharon200120055Likud
Ariel Sharon200520066Kadima5
12.Ehud Olmert620062009Kadima
12.Benjamin Netanyahu2009Likud

1 1968an Mapai eta beste alderdi batzuk batu ziren egungo Alderdi Laborista osatzeko.


2 Eshkol Lehen Ministroa karguan hil zen. Yigal Allon bere ordezkoa izan zen Golda Meierrek kargua hartu arte.

3 1984ko hauteskundea eta gero, Likud eta Laborista alderdiek hitzartutako akordioaren arbera, lehen ministroaren papera legegintzaldiaren erdian aldatzekoa zen. Shimon Peres lehen bi urteetan aritu zen, eta, hurrengoa, Yitzhak Shamir izan zen. 1988ko hauteskundeetan, Likudek Alderdi Laboristarik gabe osatu ahal izan zuen gobernua, beraz, Yitzhak Shamir-ek jarraitu zuen karguan.

4 Yitzhak Rabin karguan zegoela erailda suertatu zen.

5 2005eko azaroaren 21ean, Sharon lehen ministroak, beste ministroekin eta politikariekin batera, Likud alderdia utzi zuen eta Kadima alderdi berria osatu zuen, zeinek 2006ko hauteskundeak irabazi zituen. Hortaz, Sharonek postuan jarraitu zuen.

6 2006ko urtarrilaren 4an Ariel Sharonek pairatutako bihotzekoa zela eta, Ehud Olmert-ek lehen ministroaren kargua hartu zuen.

Txantiloi:Link FL