Itxaso Martin

euskal idazlea

Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981) euskal idazle eta antropologoa da. Ikusentzunezko Komunikazio eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da. 2012 urtean Ni, Vera eleberria argitaratu zuen Elkar argitaletxeak.[1]

Itxaso Martin

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMari Luz Esteban
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 874

Lan ibilbidea

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna da Itxaso Martin. Euskal Irrati Telebistan[2] eta Hamaika Telebistan lanean aritua da.[1]

2012an argitaratu zuen bere lehen literatur lana, Ni, Vera, eromena bezalako gai gogor zein konplexu bat jorratuz.[3] Eleberriaren abiapuntua Itxasoren birramonaren istorioan dago, 51 urtez, 40 urte zituenetik hil arte psikiatriko batean egon zena. [4] Egoera pertsonal batek eraman zuen birramonari buruzko ikerketa egitera, psikiatrikora joan eta bere birramonari buruzko txostenak irakurtzera.[5] Bi zati ezberdinek osatzen dute nobela, lehen partean Martina da protagonista eta erotzen ari dela sentitzen du, beldur handiz. Bigarren partean Vera, Martinaren birramona, Itxasorenaren historian oinarritutako pertsonaia da protagonista. Bi parteak ahots jokoen bidez lotzen saiatu da idazlea.[6] Liburu honek, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak banatzen duen Zilarrezko Euskadi saria lortu zuen 2013an.[7]

Abiapuntu berdina du bere tesi lanak ere, Mari Luz Esteban Galarzak zuzendutako Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten: hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu[8]. Lan honetan lehen frankismo garaian “erotzat" hartutako eta psikiatrikoetan sartutako emakumeen eta horren inguruko isiltasuna gaia lantzen du.[9][10] Garaiko gizarte eta moralak baldintzatutako rol hegemonikoa hausten zuten emakumeak psikiatrikora eramaten zituztela frogatzen du ikuspuntu feminista batetik landutako ikerketa honek.[11] Lan honekin Ikasketa Feministei edo Genero Ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria Saria (4. edizioa) jaso zuen 2016an.[8] 2017an argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen zerbitzuak.[12]

Idazlanak

Erreferentziak

Kanpo loturak