Itxaso Paia

bertsolari bizkaitarra

Itxaso Amaia Payá Ruiz (Algorta, Getxo, 1988ko azaroaren 19a[1]) bertsolari, bertso-irakasle, gidoilari eta aktore bizkaitarra da.

Itxaso Paia

Bizitza
JaiotzaGetxo1988ko azaroaren 19a (35 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AmaMari Carmen Ruiz
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, aktorea eta gidoilaria
IMDB: nm5115761 Edit the value on Wikidata

Biografia

Arte dramatiko eta ikus-entzunezko komunikazio ikasketak ditu. Bertsolari aritzeaz gain, bertso eskoletako irakasle ibili da, Algortako Bertsolari Eskolan, Ikastolen Elkartean eta Uribe Kostako hainbat eskolatan. Emon, Kupela eta Gibelurdinek musika taldeekin elkarlanean aritu izan da batzuetan letragile eta besteetan abeslari gisa.[2]

Antzezle gisa honako lanetan parte hartu du: Hainbat lan: 'Go!azen' (2009, Pausoka), 'TestiGU ginen' (2012, EHU), 'Zonbi eguna' (2015, Zinebi), 'Mari eta gaileta fabrika' (2018, Eidabe), 'Nor da Maurizia' (2022, Zelako Kultur Ideiak)[3], azken honetan (Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearen inguruko lana) gidoilari gisa ere bai.[4]

2023an eMcumeak, umorea eta kritika uztartzen dituen antzezlana jarri zuen martxan Maria Riverorekin batera.[5][6]

Emakume sortzaileak izarrak bezain ugariak dira, baina ez dago konstelaziorik

Erreferentziak

Kanpo estekak