Itziar Irakulis Loitxate

Zientzialaria

Itziar Irakulis Loitxate (Zornotza, Bizkaia, 1996) zientzialaria da, ingeniari geomatiko eta topografikoa.[1]

Itziar Irakulis Loitxate

Bizitza
JaiotzaZornotza, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitate Politeknikoa
Harvard Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea

Twitter: itziraloi LinkedIn: 09bb14151 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ikasketak: UPV/EHUn Geomatika eta Topografiaren Ingeniaritza gradua egin ondoren, Teledetekzio Masterra egin zuen Valentziako Unibertsitatean. 2020tik doktoretza egiten ari da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, LARS Lur eta Atmosferaren Teledetekzio taldearen barruan.[1]Haren tesia sateliteen bidezko berotegi-gasen detekzioari buruzkoa da, batez ere, metanoarena, bereizmen handian.

“Masterra egin aurretik, enpresa batean aritu nintzen lanean, kartografian, eta han geratzeko aukera izan nuen, baina askoz ere erakargarriagoa zait ikertzea. Gainera, larrialdi klimatikoari aurre egiteko zerbait egin dezakedala sentitzen dut, eta horrek asko asetzen nau”.[1]

2023an Nazio Batuen Erakundean (NBE) ari da lanean mundu osoko metano isurketak antzematen. Metanoa da berotegi gas nagusietan bigarrena, eta, hura gutxitzeko aukera handia denez, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) IMEO jarri du martxan, nazioarteko metano isuriak antzemateko behategia. Itziarrek hor parte hartzen du, MARS izeneko proiektuan. Satelite bidez atzemandako isuriak ahalik eta arinen jakinarazten dituzte, gelditzen saiatzeko.[2]

Mexikoko PEMEX erregai-enpresan neurriz kanpoko metano-isuriak aurkitu ditu Itziar Irakulis Loitxate ingeniariak zuzendutako ikerketak. AEBko eta Turkmenistango isuriak ere ikertu ditu, bereizmen handiko sateliteekin.[3][4][5][6]

Sariak eta aitortzak

  • 2018/19an ikasturteko masterreko aparteko saria Valentziako Unibertsitatean
  • 2018an UPV/EHUko promozio-espediente akademikorik onena, Geomatika eta Topografiako Ingeniaritza Graduan.
  • 2022an EHUko I. Ikerketa Sarietan, Mexikoko Golkoan metano-emisioak detektatzeari buruzko azterlan batengatik "Inpaktu Mediatiko" saria lortu zuen Itziar Irakulis Loitxatek, Javier Gorroñok, Luis Guanter Palomarrek eta Daniel Zavala Araizak osoturiko taldeak.[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak