Izozmendi

Izozmendia[1] edo iceberga[2] ur gezaren izotzezko masa handi bat da, itsasoko uretan flotatzen duena. Glaziar baten ertza hautsi eta uretara erortzen denean sortzen da.

Izozmendia: uraren gaineko eta azpiko eremuak ikusten zaizkio.

Ur aratzezko izotzaren dentsitatea 920 kg/m³ inguru izanik eta itsasoko ur gaziarena 1 025 kg/m³, izozmendi baten bolumenaren % 90 ur azpian dago: ur gaineko zatia bakarrik ikusita, oso zaila da haren ur azpiko zatiak zer itxura duen jakitea.

Izotz masa gogor-gogorra da maiz eta luze irauten du. Horregatik, ontzien metalezko kroskoak aise kalte ditzake: hondoratutako ezagunena Titanic izan zen, 1912ko apirilaren 14an 2.500 hildako eragin zituena.

Sailkapena

Groenlandiako izozmendi bat.

Izozmendiak tamainaren eta itxuraren arabera sailkatzen dira. Honako hau International Ice Patrol delakoak erabilitakoa da.

Tamaina

IzendapenaUr gaineko

garaiera

Flotazio

azalera

LuzeraMasa
Apurra (growler)< 1 m< 20 m²< 5 m< 120 t
Zatia (bergy bit)1 m - 5 m20 - 300 m²5 - 15 m120 t - 5400 t
Txikia (small)5 m - 15 m> 300 mm²15 - 60 m5400 t - 180 kt
Tartekoa (medium)15 m - 45 m60 - 120 m180 kt - 2 Mt
Handia (large)45 m - 75 m120 - 200 m> 2 Mt
Oso handia (very large)> 75 m> 200 m

Itxura

Sailkapen hau ikusgai dagoen izozmendi zatiaren araberakoa da:

  • Apurra (glowler): altuera metro bat baino gutxiago eta luzera 5 metro baino gutxiago
  • Zatia (bergy bit): altuera 1 eta 5 metro bitartean eta luzera 5 eta 15 metro bitartean
  • Txikia (small): altuera 5 eta 15 metro bitartean eta luzera 15 eta 60 metro bitartean
  • Tartekoa (medium): altuera 15 eta 45 metro bitartean eta luzera 60 eta 120 metro bitartean
  • Handia large): altuera 45 eta 75 metro bitartean eta luzera 120 eta 200 metro bitartean
  • Oso handia (very large): 75 m baino altuago eta 200 m baino luzeago

Galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak