Jacqueline Bidegorri

Frantziako Erresistentziaren kidea

Jacqueline Bidegorri (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1924) Frantziako Erresistentziaren kidea izan zen.

Jacqueline Bidegorri
Bizitza
JaiotzaDonapaleu, 1924 (99/100 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea

Biografia

Gaztaroan, Poitiersen (Frantzia) egon zen, eta kontzentrazio zerrategietako presoei janaria eramaten jardun zituen gerrako urteak. Bestalde, haur juduak eskapatzen lagundu zituen haren aita Gastonekin batera.[1]

Omenaldiak

  • 2021ean Baionako mediatekan Emazteak itzaletik argitara erakusketa muntatu zuten, luzaroan ezezagun egon diren emakumeak bistaratzeko asmoz.[2] Erakusketak emakumeei ukatu zaien memoria eman nahi izan zien. Hamabi taula jarri zituzten erakusketa gelan, Emazteak erresistentzian, Baionako batasun femeninoa izenburupean. Taula haietako batean Jacqueline Bidegorriren izena agertzen zen baita Coralie Labourdetterena eta Amelina Ermeline Devant-Le Gallenarena ere. Antolaketa ardura Les Bascos elkarteak hartu zuen bere gain, erakusketaz haratago, herritarrei zuzenduriko gida bat eta dokumental bat ekoizteko xedea azaldu zuten.
  • Jacquelineren omenez, Donapaleura ere eraman zuten erakusketa. Chapisson antolatzailearen esanetan Ohore bat da harekin mintzatu ahal izan garelako. Duela hilabete zenbait arte, guztiz ezezaguna zen haren herrian bertan. Omendu nahi dugu.[1]

Erreferentziak