Jaime García Terrés

poeta mexikarra

Jaime García Terrés (Mexiko Hiria, 1924 - ibidem, 1996ko apirilaren 29a) mexikar idazlea izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Mexikoko Unibertsitatean, eta Erdi Aroko estetika eta filosofiakoak Frantzian. Grezian itzultzaile eta enbaxadore izan zen, eta intelektual gisa, kulturari buruzko interesa sustatzen saiatu zen. Zenbait literatura aldizkariren zuzendari izan zen: México en el Arte, Revista de la Universidad de México, La Gaceta del Fondo de Cultura eta Biblioteca de México. Halaber, Fondo de Cultura Económica argitaletxeko zuzendari izan zen.

Jaime García Terrés

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1924ko maiatzaren 15a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1996ko apirilaren 29a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, abokatua, diplomazialaria, idazlea, itzultzailea eta editorea
KidetzaColegio Nacional (en) Itzuli

Obra nagusiak, poesia-arloan: Las provincias del aire (1956, Aireko probintziak), Los reinos combatientes (1962, Erreinu borrokalariak), Todo lo más por decir (1971, Esateko daukadan guztia), Corre la voz (1980, Zurrumurrua dabil), Las manchas de sol. Poesía 1956-1987 (1987, Eguzki orbanak. 1956-1987 bitarteko poesia), Parte de vida (1988, Bizitza zatia); eta saiakeran, Sobre la responsabilidad del escritor (1949, Idazlearen erantzukizunaz), La feria de los días (1953, Egunen feria), Reloj de Atenas (1977, Atenasko erlojua), Poesía y alquimia: los tres reinos de Gilberto Owen (1980, Poesia eta alkimia: Giberto Owenen hiru erreinuak) eta El teatro de los acontecimientos (1988, Gertakarien antzerkia).

Erreferentziak