James Purefoy

James Brian Mark Purefoy (Taunton, Somerset, 1964ko ekainaren 3a) ingeles zinema eta telebista aktore, ekoizle eta zuzendari bat da. Lan ezagunenetako bat Joe Carroll irakasle-hiltzailearen papera izan zen, The Following seriean[1].

James Purefoy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Brian Mark Purefoy
JaiotzaTaunton1964ko ekainaren 3a (59 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Holly Aird (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCentral School of Speech and Drama
Sherborne School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaShakespearean comedy (en) Itzuli

IMDB: nm0700856 Allocine: 33391 Allmovie: p123925 TCM: 514868 TV.com: people/james-purefoy
Twitter: JamesPurefoy Edit the value on Wikidata

Biografia

James Brian Mark Purefoy Tauntonen jaio zen, Somerset, 1964ko ekainaren 3an. Gurasoak Anthony Chetwynd eta Shirley Purefoy izan zituen eta seme zaharrena izan zen.

Berehala utzi zituen ikasketak eta Europako hainbat tokitan pasatu zuen nerabezaroa. 18 urterekin aurkitu zuen bere bokazioa izango zena eta Interpretazioa ikasten hasi zen.

Antzerkian, telebistan eta zineman ere egin du lan. Royal Shakespeare Companyko kide, 24 obra baino gehiagotan egin du lan, Macbeth lanetik hasi eta Les enfants du paradis arte.

Aktore lan zabalean, Vanity Fair edo Resident Evil aipa ditzakegu beste batzuen artean eta telebistarako egin zuen Roma drama, Marco Antonioren papera egin zuelarik.

Hasiera batean berak egin behar zuen V-ren papera V for Vendetta filman, baina, grabatzen hasi eta astetara, bertan behera utzi zuen proiektua, ez baitzuen denbora guztia maskarakin egon beharra aguantatzen, Hugo Weavingek bere ordea hartuko zuelarik[2].

Holly Aird ingeles aktorearekin seme bat du.

Filmografia

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1992AngelsVictor
1995Feast of JulyJedd Wainwright
Sharpe's SwordJack the Lord Spears kapitaina
1997Jilting JoeJoe
1998Bedrooms and HallwaysBrendan
1999Mansfield ParkTom Bertram
Women Talking DirtyDaniel
2000LighthouseRichard Spader
Maybe BabyCarl Phipps
The Wedding TackleHal
Don QuixoteSansón Carrasco
2001TomorrowAndrew Spender
A Knight's TaleSir Thomas Colville/Eduardo, Galesko printze beltza
2002Resident EvilSpence Parks
2003Photo FinishJames
Lena: The Bride of IceHarper doktorea
2004George and the DragonGeorge
BlessedCraig Howard
Vanity FairRawdon Crawley kolonela
2005RomeMarko Antonio2 denboraldi, 2005–2007
Blackbeard: Terror at SeaEdward Teach/Blackbeard
2006Goose on the LooseKenneth Donnelly
Beau Brummell: This Charming ManBeau Brummell
2009The PhilanthropistTeddy RistTelesaila
2010Solomon KaneSolomon Kane
IroncladMarshall
2011CamelotKing LotTelesaila, Starz. 1.1 eta 1.2 atalak
InjusticeWilliam Travers
RevengeDominik WrightTelesaila, ABC. 1.17 eta 1.18 atalak
2012John CarterKantos Kan
Richard IIMowbrayTelefilma
The FollowingJoe CarrollTelesaila

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Purefoy


Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.