Jan Battitt Millox

Jan Battitt edo Batista Millox Ameztoi[1], ezizenez Lou Kaskoin (Zuraide, 1870eko irailaren 27[2] - Senpere, 1940ko urtarrilaren 28) bertsolaria izan zen.

Jan Battitt Millox
Bizitza
JaiotzaZuraide1870eko irailaren 27a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSenpere1940ko urtarrilaren 28a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak

Biografia

Zuraiden jaio eta Senperera ezkondu zen Koxefina Dagerrerekin. Bertako Goantenea etxean bizi izan zen[3].

Lou Kaskoin ezizena hibridoa da eta familia jatorria adieraz lezake; lou (okzitaniera normalizatuan lo) artikulua da eta kaskoin (euskara batuan gaskoi) hitzak "euskalduna ez dena, arrotza" zentzua zeukan garai horretan.

Bertsotan

Bat-batekoan eta bertso jarrietan aritu zen. Hainbeste herritan ibili zen, sarritan Matxin Irabolarekin.

Euskaltzaleen Biltzarrak 1913an Urruñan antolatutako lehiaketan hirugarren saria erdietsi zuen.

Bere bertso sail ezagunena Huna kantu berriak nik orian emanak hasten den Elizondoko partida sorta da[4].

Erreferentziak

Ikus, gainera