Jan Piarre Soudre

Lapurdiko bertsolaria

Jan Piarre Soudre Gabarrus, ezizenez Larreko edo ezizen bera zuen Pablo Fermin Irigarairengandik bereizteko Ixtilarte-Larreko (Senpere, 1924ko irailaren 122013ko otsailaren 7a[1]) bertsolaria izan zen, lanbidez laboraria.[2]

Jan Piarre Soudre
Bizitza
JaiotzaSenpere1924ko irailaren 12a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaLapurdi2013ko otsailaren 7a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta nekazaria
Izengoitia(k)Larreko eta Ixtilarte-Larreko

Biografia

Sei neba-arrebaren artean zaharrena da;[3] Senpereko Ibarrun auzoko Ixtilartean bizi da. Lanbidez laboraria da eta oinarrizko ikasketak ditu. Matxin Irabolaren familiarekin harreman estuak izan ditu.

1958ko irailaren 25ean Mari Kattalin Iriart saratarrarekin ezkondu zen.[4] Sei seme-alaba izan dituzte: Tiburzio, Terexa, Josep, Paxkal, Filipe eta Pettan.

Lanak

Bertsu jarriak egin izan ditu; 100 bat bertso sorta bildu zaizkio eta batez ere Senpereri eta bere lagunei buruzkoak dira;[5] Senpertarrak gare herriko himnoaren egilea da. Liburu bat argitaratu diote:

  • Nere pertsuxkak, 1992.

Gaztetan antzezlan bat ere idatzi zuen, Manexen tratua.[6]

Sariak

Hauexek dira saritu dituzten Soudreren bertso batzuk:

Omenaldiak

Senperen bi omenaldi egin dizkiote, 1992an eta 1997ko martxoaren 9an.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak