Jasmine Camacho-Quinn

Jasmine Camacho-Quinn (North CharlestonHego Carolina, 1996ko abuztuaren 21a) Puerto Rico-ko atleta da, 100 metroko hesi-lasterketan aritzen dena. 2021an, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, historiako bigarren Puerto Ricotar eta jatorri afro-latindarreko lehenengo emakumea izan zen urrezko domina bat irabazten.[1]

Jasmine Camacho-Quinn

(2018)
Bizitza
JaiotzaCharleston1996ko abuztuaren 21a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKentuckyko Unibertsitatea
Fort Dorchester High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Pisua73 kilogramo
Altuera180 zentimetro
KidetzaKentucky Wildcats (en) Itzuli

Twitter: JCamachoQuinn Instagram: jcamachoquinn IAAF: 14494234 Edit the value on Wikidata
Dominak
100 metroko hesi-lasterketa
Olinpiar jokoak
UrreaTokio 2020100 metro hesidunak

Atleta-familia batekoa da, eta James eta Maria gurasoak North Charlestongo (Hego Carolina) Charleston Southern Unibertsitatean ari ziren atletismoan.[2] Ama, María Camacho, Trujillo Alto-n (Puerto Rico) jaio eta hazi zen, familia New Jerseyra joan zen arte.[3][4] Robert Quinn, futbol amerikarreko jokalaria, bere anaia da.[5] Kentucky Wildcats, Kentucky Unibertsitateko emakumezkoen atleta-taldeko kidea izan zen. Lehenago talde horretan Kendra Harrison atleta izan zen, 2016an 100 metroko hesi-lasterketan munduko errekorra ezarri zuena, 12:20ko denborarekin.[6]

2016an, Rio de Janeiroko Udako olinpiar jokoetan parte hartu zuen. Han, finalerdietan hesi batekin estropezu egin eta ezin izan zuen lasterketa amaitu.[7] 2021ean, diziplina berean, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, errekor olinpiko berri bat ezarriz, 12:26an finalerdietan, 2012ko Sally Pearson (12:35) australiarraren aurreko marka gaindituz, eta historiako laugarren markarik onena izanik.[8][1][9]

Progresioa

  • IAAFren profilari buruzko informazioa[10]

100 metro hesidunak

UrteaDenboraLekuaData
202112.26Tokio2021/08/01
201812.40Knoxville2018/05/13
201612.69Tuscaloosa2016/05/14
201413:37Errenteria2014/06/21

100 metro

UrteaDenboraLekuaData
201411:66Columbia2014/05/15
201311:00Hopkins2013/05/11

200 metro

UrteaDenboraLekuaData
201622'87Jacksonville2016/05/27
201423Columbia2014/05/17
201324.34Hopkins2013/05/11

Luzerako jauzia

UrteaDenboraLekuaData
20146,15 mColumbia2014/05/17
20135,98 mHopkins2013/05/10

Erreferentziak

Kanpo estekak