Jazz Jennings

Jazz Jennings (Florida, Ameriketako Estatu Batuak, 2000ko urriaren 6a) estatubatuar telebistako pertsona ospetsu eta LGBTIQ eskubideen aldeko ekintzailea da.

Jazz Jennings

Bizitza
JaiotzaSouth Florida (en) Itzuli2000ko urriaren 6a (23 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaJuduak
Hezkuntza
HeziketaBroward Virtual Education High (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, reality television participant (en) Itzuli, haur literatura idazlea, LGBT ekintzailea, bozeramailea eta telebista-ekoizlea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Jazz Jennings

IMDB: nm3881257 Facebook: Jazztrans Twitter: jazzjennings__ Instagram: jazzjennings_ Snapchat: jazzmergirl TikTok: jazzjennings Last fm: Jazz+Jennings Edit the value on Wikidata

Gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat eduki du beti. 2007an ezagun bihurtu zen bere herrialdean Barbara Waltersek 20/20 telebista programan elkarrizketatu zuenean.

Jennings TransKids Purple Rainbow Fundazioaren ohorezko sortzaileetako bat da, 2007tik bere gurasoek eta berak laguntzen dutena. 2013an gomazko sirenak egiten dituen Purple Rainbow Tails enpresa sortu zuen haur transgeneroentzat dirua biltzeko asmoz.

Jenningsek bere bizitzari buruzko I Am Jazz websaila aurkezten du YouTube Interneteko bideo plataforman. 2013an Jessica Herthel idazleak eta biek haurrentzako Jazz naiz (ingelesez: I Am Jazz) idatzi zuten, 2014an argitaratu zena. Gainera, TLC (telebista katea)TLC telebista kateak 2015eko uztailaren 15ean estreinatu zuen I Am Jazz errealitate-telesaileko protagonista da.

Liburuak

  • Jazz naiz (2014)