Jennifer Ávila

Hondurasko kazetaria, dokumentalgilea eta ikertzailea

Jennifer Ávila Reyes (El Progreso, 1990eko ekainaren 29a) hondurastar kazetari, dokumentalgile eta ikertzailea da. 2017an, Contracorriente izeneko komunikabidea sortu zuen eta egun bertako zuzendaria da. Besteak beste, ustelkeria eta haur zein emakumeen kontrako indarkeria salatzen du.[1][2]

Jennifer Ávila
Bizitza
JaiotzaEl Progreso (Yoro)1990eko ekainaren 29a (33 urte)
Herrialdea Honduras
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, dokumentalgilea eta ikertzailea
Jasotako sariak

Twitter: jenalear Edit the value on Wikidata

Biografia

2011 eta 2017 urteen artean The Washington Post, Divergentes, Distintas Latitudes eta Noticias Aliadas bezalako komunikabideentzat idatzi zuen. 2017an, Catherine Calderón-ekin batera Contracorriente izeneko komunikabidea sortu zuen, 2023an hogei bat langile dituena San Pedro Sula eta Tegucigalpan.[1]

Lanak

Dokumentalak

Sariak eta aitortzak

  • 2023an Fundación Gabok ematen duen Gabo Sariaren bikaintasunaren aitortza jaso du.[6][1][7][8][9]
  • 2021ean Colunbiako Unibertsitateko Kazetaritza Eskolaren Maria Moors Cabot sariaren aipamen berezia.[7]
  • 2020an LASA Media Award.[7]
  • 2017an Dona’m Cine-ko Berta Cáceres Saria.[7]
  • 2014an Hondurasko Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen Kontrako Indarleriaren aurkako komunikazio sari nazionala.[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak