Jessica Vall

kataluniar igerilaria eta biologoa

 

Jessica Vall

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJessica Vall i Montero
JaiotzaBartzelona1988ko azaroaren 22a (35 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaMurtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoa
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta biologoa
Pisua52 kilogramo
Altuera163 zentimetro

Twitter: JessicaVallMo Instagram: jessica_vall Edit the value on Wikidata

Jessica Vall Montero (Bartzelona, Katalunia, 1988ko azaroaren 22a) kataluniar biologo eta igerilaria da, bular-estiloan aditua da.[1] Ziniskaren alabak (Hijas de Cynisca) kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzean parte hartu zuen beste 13 kirol arloko emakumerekin batera.[2]

Biografia

Giza Biologian lizentziaduna da (Pompeu Fabra Unibertsitatea), eta Ikerketa Medikoen Itsas Ospitaleko Institutuan lan egiten du.[3]

Txapelketak

2015eko Munduko Igeriketa Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen, 2014. eta 2018. urteen artean hiru domina Europako Igeriketa Txapelketan, eta Igeriketa Laburreko Europako Txapelketan bi domina.[4]

Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen. 2016an Rio de Janeiron hamargarren lekuan gelditu zen eta 2020an Tokion hamahirugarrenean 200 m-ko lasterketan. Gainera,Mediterraneoko Joko bitan parte hartu zuen, 2013an Turkiako Mersin herrian hiru domina lortu zituen, urrezko bat eta zilarrezko bi, eta 2018an Tarragonan urrezko bat lortu zuen.[5][6][7]

Bartzelonan egin zen 2013ko Munduko Igeriketa Txapelketa, eta 50 eta 200 metroko bular-igeriketa lasterketarako sailkatu zen.[8] 200 metroko bular-igeriketan, bere serieko laugarren denborarik onena 2:26.62 denborarekin markatu ondoren sailkatu zen finalerdietarako.[9]

Nazioarteko palmaresa

Munduko Txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2015Kazán (Rusia)3.a200 m bular-igeriketa
Europako Txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2014Berlín (Alemania)3.a200 m bular-igeriketa
2016Londres (Erresuma Batua)2.a200 m bular-igeriketa
2018Glasgow (Erresuma Batua)2.a200 m bular-igeriketa
Igerileku Txikiko Europako Txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2017Copenhague (Danimarka)1.a

Txapelduna

200 m bular-igeriketa
2017Copenhague (Danimarka)3.a100 m bular-igeriketa

Marka pertsonal onenak

Igerileku luzea

EkitaldiaDenboraLekuaData
50 m libre27,36Tarrasa, Espainia2018ko urtarrilaren 26a
100 m libre59,57Canet-en-Roussillon, Frantzia2020ko urriaren 3a
200 m libre2:08,58Sabadell, Espainia2018ko martxoaren 10a
400 m libre4:27,53Mataró, Espainia2014ko ekainaren 28a
50 m bular-igeriketa30,89Sabadell, Espainia2019ko apirilaren 6a
100 m bular-igeriketa1:06,44Pontevedra, Espainia2017ko apirilaren 8a
200 m bular-igeriketa2:22,56Londres, Erresuma Batua2016ko maiatzaren 20a
50 m mariposa28,38Amberes, Belgica2017ko urtarrilaren 21a
100 m mariposa1:02,55Gijón, Espainia2014ko maiatzaren 10a
200 m mariposa2:14,03Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia2016ko uztailaren 14a
200 m estiloak2:14,93Pontevedra, Espainia2017ko apirilaren 10a
400 m estiloak4:45,70Gijón, Espainia2017ko maiatzaren 6a

Igerileku laburra

EkitaldiaDenboraLekuaData
50 m libre27,13Olot, Espainia2012ko abenduaren 22a
100 m libre58,47Sabadell, Espainia2012ko azaroaren 10a
200 m libre2:05,64Manresa, Espainia0000ko azaroaren 4a
400 m libre4:22,79Bartzelona, Espainia2015eko azaroaren 7a
800 m libre9:18,39Sabadell, Espainia2012ko urriaren 6a
50 m bular-igeriketa30,53Kopenhague, Danimarka2017(e)ko abenduaren 13a
100 m bular-igeriketa1:04,80Kopenhague, Danimarka2017(e)ko abenduaren 16a
200 m bular-igeriketa2:18,41Kopenhague, Danimarka2017(e)ko abenduaren 17a
50 m tximeleta era28,35Saint-Dizier, Frantzia0000ko urriaren 20a
100 m tximeleta era1:01,18Sabadell, Espainia2014ko abenduaren 12a
200 m tximeleta era2:12:05eanGijón, Espainia2019ko azaroaren 17a
100 m estiloak1:01,20Bartzelona, Espainia2018ko azaroaren 15a
200 m estiloak2:12,50Castelló de la Plana, Espainia2020ko azaroaren 22a
400 m estiloak4:40,69Barctzelona, Espainia2018ko azaroaren 16a

Hijas de Cynisca Dokumentala

Jessica Vall Ziniskaren alabak dokumentaleko fotograma batean, 2019

Hijas de Cynisca 2019an Beatriz Carreterok zuzendutako kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzea da. Espartar Zinisca printzesa, Olinpiar Jokoak irabazi zituen lehen emakumea izan zen. Dokumentala Espainiako hainbat kirol-pertsona ospetsuri egindako elkarrizketen bidez osatuta dago, hala nola Almudena Cid, Amaya Valdemoro, Jennifer Pareja, Lydia Valentín, Dori Ruano, Bea Fernández, Carmen Martín, Ona Carbonell, Jessica Vall eta Mary Álvarez del Burgo kirolariak, Paloma del Río kazetaria eta Paula Tirini teknikariak. Besteak beste, gai hauexek lantzen dira: kirola haurtzaroan sexualizatzea, emakumeek kirolean dituzten eskubideak urratzea, soldata, aurrekontu edo pizgarri ekonomikoen aldea, ikusgarritasun falta eta komunikabideetan jarrera matxistak izatea. Era berean, honako hauek ere lantzen dira: kirolarien aintzatespen txikiagoa, babesletzak aurkitzeko zailtasunak, profesionalizazioari laguntza urria ematea, kidego teknikoetan eta federazioetan emakumerik ez egotea, edo arreta itxura fisikoan jartzea.


Erreferentziak

Kanpo estekak