Joaquim Bassegoda i Amigó

arkitekto espainiarra

Joaquim Bassegoda i Amigó (La Bisbal d'Empordà, 1854ko irailaren 16a - Bartzelona, 1938ko abuztuaren 13a) arkitekto katalan ezaguna izan zen.

Joaquim Bassegoda i Amigó
Q59523510 Itzuli

1920 - 1922
Lluís Domènech - Francesc de Paula Nebot i Torrens (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLa Bisbal d'Empordà1854ko irailaren 16a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1938ko abuztuaren 13a (83 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
KidetzaRoyal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Itzuli

Ibilbidea

Bonaventura Bassegoda i Mateuren semea zen, paleta lanbidez. Bere anaia, Bonaventura Bassegoda i Amigó arkitektoa zen ere bai eta zenbait lan elkarrekin egin zuten. TArkitekto titulua 1878an lortu zuen. Bartzelonako Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoaren zuzendaria izan zen. 1924an Madrilgo Arkitektura Eskolan katedra eskuratu zuen. Eraikuntzari buruzko liburu teknikoak argitaratu zituen, bestetik.[1][2]

Obra ezagunak

  • Cases Rocamora. Bartzelonako hiru eraikinak dira. Haren anaiarekin batera zuzendu zituen, 1914tik 1920ra. Gracia pasealekuan sei-hamalau zenbakian daude eta oso monumentalak dira. Estilo aldetik, joera gotikoko modernismo katalanaren barruan kokatzen dira. Apaingarriak plateresko kutsukoak dira.
  • Bosch i Alsina etxea. Katalunia plaza 8an dago, 1891-1892 urtean eraikia. Eraikin hau anaiarekin eta Pere Bassegoda i Mateu osabarekin planifikatu zuen.
  • Berenguer etxea. Diputazio kalea 246an dago. 1907tik 1908ra eraiki zen. Lan hau ere anaiarekin egin zuen.
  • Juncosa etxea. Eraikin hau Oloten dago, Bartzelona pasabide 8an. 1920a amaitu zen. Estiloaren ikuspuntutik klasizismoan kokatu daiteke.
Bartzelonako Cases Rocamora eraikina.

Erreferentziak

Kanpo loturak